Teknologia -

Urtemuga

Google adin nagusikoa da jada

Bilatzaileak Doodle batekin ospatu du bere 18. urtebetetzea.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sortu zutenek ere, Larry Pagek eta Sergey Brinek, ez dakite zehazki zein datatan asmatu zuten, baina duela lau urte irailaren 27an ospatuko zutela erabaki zuten. Gaur da, hain justu, Google bilatzailearen urtebetetzea, adin nagusikoa lortu duenekoa, alegia.

18 urteak ospatzeko Doodlea egin du Googlek:

1996an unibertsitateko proiektua sortu zuten Pagek eta Brinek. Egun, bisita gehien dituen webgunea da. Milioi bat zerbitzari ditu mundu osoan, eta egunero 1.000 milioi bilaketa eskaera prozesatzeko gai da.

Hasieran BackRub izena jarri zioten, baina 1998an Google (Inc.) deiturarekin erregistratu zuten "gugol" termino matematikoaren omenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Google Eguneko albisteak