Teknologia -

Euskara

'.eus' domeinua 6.000 webgunera heldu eta sendotu egin da interneten

Gizarteratu zenetik bi urte beteko ditu abenduan domeinu horrek, eta euskara eta euskal kultura sustatzea ditu xedetzat.

.eus domeinuaren logotipoa. Argazkia: puntuEUS Fundazioa
.eus domeinuaren logotipoa. Argazkia: puntuEUS Fundazioa
.eus domeinuaren logotipoa. Argazkia: puntuEUS Fundazioa

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

".eus" domeinua sendotzen ari da Interneteko unibertsoan, dagoeneko 6.000 webgune baitaude izendapen horrekin; gainera, % 18ko hazkundea izan du bederatzi hilabetean, gainerako domeinuak bataz beste % 7 jaisten ari direnean.

Domeinu horrek bi urte beteko ditu abenduan gizarteratu zenetik, eta euskara eta euskal kultura sustatzea ditu xedetzat, baita komunitate linguistiko eta kultura hori kohesionatzea ere.

".eus" domeinu batean alta emateko beharrezkoa da webgune horrek bere edukiaren parte bat euskaraz izatea eta euskal kulturari buruz hitz egitea; alabaina Josu Waliño PutuEUS Fundazioko zuzendariak azaldu duenez, ez da webgunerik itxiko euskarazko edukirik ez badu: "Lagundu egingo zaie euskararen presentzia izan dezaten".

Ia ehun instituzio, elkarte, enpresa eta norbanako izan ziren hasiera batena domeinu hori sustatu zutenak, eta egun 6.000 erabiltzaile ditu erregistratuta; hau da, Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian dauden 235.000 titularretatik % 3.

Nahiz eta domeinu horren erabiltzaile nagusienak instituzioak eta erakunde publikoak direla iruditu arren, enpresak dira gehiengoa % 34 erabilera-kuotarekin. Enpresen atzetik datoz instituzioak (% 19), euskararen eta kulturaren esparrua (% 15), hezkuntzarena (% 8) eta norbanakoak (% 6).

".eus" domeinura aldatu direnen artean daude, besteak beste, Eusko Jaurlaritza eta Eusko Legebiltzarra, EiTB taldea, edota Athletic Club eta SD Eibar futbol taldeak.

Domeinu horretan dauden gunetako asko beste domeinu batzuetatik (".es", ".org" eta ".net") eratorritakoak dira, eta horrek "balio handia" dauka Waliñoren esanetan; izan ere, enpresa bat edo erakunde bat domeinu batean erregistratuta dagoenean, "oso nekeza da" aldatzeko urratsa ematea.

Hori dela eta, ".eus" domeinuak kalitate handiko zerbitzua eskaintzen du, interneteko domeinu berrien artean laugarren onena munduan. Bere aurretik Norvegiako ".nrw", Eskoziako ".scot" eta Bruselako ".brussels" besterik ez daude.

Domeinuaren sustatzaileek duten "obsesio" nabarmenetako bat segurtasunarena da. "Jendeak denda baten erakusleiho gisa irekitzen ditu webguneak, eta ingurune adeitsu batean egon dadila nahi du eta ez dezatela desatsegina den ezerekin identifikatu".

Hori dela eta, arduradunek egunero arakatzen dituzte ".eus" domeinua darabilten webguneak, horietako baten bat spama, sofware gaiztoren bat bidaltzen ari den edota eraso informatikoren bat egiten ari den baztertzeko.

Horixe da domeinu horretan webgune bat ezartzea garestiago bihurtzen duen arrazoia, beste domeinu batzuekin alderatuta. Ohikoagoa da gainerako domeinuetatik erasoaldiak edota "kutsatzeak" jasotzea. Gainera, prezioak ezartzerako garaian, ez da gauza bera 6.000 erabiltzaile izatea edota 130 milioi, ".com" domeinuarekin gertatzen den legez.

Waliñoren arabera, ".eus" domeinua %  18 ari da hazten urtebetekoa baino epe laburragoan, eta % 87ko berriztapen-tasa dauka. "Domeinura heldu den jendea geratzeko etorri da", gaineratu du Waliñok.

(Aurrerapena)

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Athletic Euskaraz Eibar albisteak Eusko Jaurlaritza berriak Azken kultur albisteak Gaurko azken ordukoa