Teknologia -

Gipuzkoako Foru Aldundia

Gazteako app-ak GipuzkoAPPs lehiaketako hirugarren saria irabazi du

Akting Ingeniaritza enpresak 4.000 euroko diru saria jaso du Gazteako aplikazioa egiteagatik.

O.A. | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gazteako app-ak Gipuzkoako Foru Aldundiak banatzen dituen GipuzkoAPPs lehiaketako hirugarren saria irabazi du. Akting Ingeniaritza enpresak 4.000 euroko diru saria jaso du Gazteako aplikazioa egiteagatik.

10.000 euroko dirusaria duen lehendabiziko saria Dinycon enpresak sortutako Atpoints app-arentzat izan da eta bigarrena —6.000 euro—, berriz, Euskal Editorea enpresak egindako Berria hedabidearen aplikazioarentzat.

Bestalde, Olaberriko Udaleko OlaberriApp aplikazioak eta Tokikom toki komunikabideen bateragunearen aplikazioak aipamen bereziak jaso dituzte.

Gazteako app-a

PlayStore edo APP Store erabilita jaitsi daiteke Gazteako app-a; lehena, Android sistema eragilea duen telefonoa duzuenontzat; bigarrena, iOS sistemadun sakelakoentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gaurko azken orduko albistea Gaztea