Teknologia -

Urteko errepasoa

#Rio2016, #Election2016 eta #PokemonGo, 2016ko aipatuenak Twitterren

Harrigarria badirudi ere, Espainiako @elrubius youtuberraren txio bat izan da aurten bertxio gehien izan dituen mezua: 1,3 milioi aldiz partekatu dute.

Twitterzaleek Rioko olinpiar jokoak aipatu dituzte gehien aurten. EFE
Rio 2016. EFE
Twitterzaleek Rioko olinpiar jokoak aipatu dituzte gehien aurten. EFE

Eider Garaikoetxea | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bolo-bolo zer dabilen jakin nahian, Twitterera jotzen dute askok. Ez da harritzekoa, gaurkotasunaren termometro bikaina bihurtu baita sare soziala. Horren lekuko da asteazken honetan atera duen zerrenda ere: 2016ko gertaera eta ekitaldi garrantzitsuenenen laburbilduma da #ThisHappened in 2016 (hauxe gertatu zen 2016an).

Bere blogean kaleratutako ohar batean, aurten gehien aipatu diren etiketak bildu ditu Twitterrek. Lau urtean behin izaten diren olinpiar jokoak Brasilgo Rio de Janeiron egin dira aurten, eta Twitterren ere izan dute oihartzuna #Rio2016 etiketarekin. Sare sozialak bi txio nabarmendu ditu: Usain Bolt Jamaikako korrikalariak botatako hauxe eta Simone Biles gimnasta estatubatuarrak Zac Efron aktorearekin egindako selfie-a:

 

 

 

AEBko hauteskundeek mundu osoan eragina dutela diote. Twitterren ere sortu dute harrabotsa, eta gaiaren inguruan txiokatzeko zegoen etiketa (#Election2016) bigarren tokian kokatu da. Donald Trump presidentea ere gehien aipatutako zerrendan zortzigarrena da. Hillary Clintonek bozak galdu zituen, baina behintzat gehien bertxiotutako mezuen zerrendan hirugarren sartu da neskatxoen alde botatako hau:

 

 

2016an bideo-joko bat nabarmendu behar izanez gero, #PokemonGo aipatu beharko genuke ziurrena. Sare sozialean gehien aipatutako hirugarren berba da, hain justu. Mundu zabalean eragin den zoramenaren adibide da Twitterren bere blogean eskegitako bideo hau:

 

 

Futboleko Eurokopak (#Euro2016) eta Oscar sariak (#Oscars) laugarren eta bosgarren tokian ageri dira zerrendan, urteko sorpresetako bat izan denaren aurretik:  #Brexit.

 

 

Beltzen kontrako indarkeria arbuiatzeko nazioarteko mugimenduak #BlackLivesMatter etiketa erabili du bere aldarriak sareratzeko. Zazpigarren tokia erdietsi du.

2016a pertsonaia ezagun ugari agurtzeko urtea izan da. Twitterrek honakoak aipatu ditu: Prince, David Bowie eta Muhamad Alli (#RIP):

 

 

 

 

 

Munduko telesailik ikusienetakoa izango da #GameofThrones, eta Euskal Herrian ere anitz ondo ezagutzen dugu, udazkenean Gipuzkoan eta Bizkaian grabatzen ibili direlako. Akaso arrakasta horrengatik, urtean zehar gehien aipatu den etiketen artean 10.ena izatea lortu du:

 

 

Espero zitezkeen gertaerez landa, bada aurtengo errepasoan erabiltzaile bat baino gehiago harritu duen daturik. Izan ere, @elrubius Espainiako youtuberraren txio bat izan da, nazioarte mailan, bertxio gehien jaso dituen mezua: 1,3 milioi bat aldiz partekatu dute. Hori dena, honengatik:

 

 

Twitterrek azaldu duenez, gamer ezagunak bere jarraitzaileei opariak eskaintzeko lehiaketa batean botatako txioa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Oscar 2024 Twitterreko albisteak Hauteskundeak AEB albisteak Olinpiar jokoak Donald Trump Brexita Bideo-jokoak azken ordukoa