Teknologia -

Zientzia

Zahartzea gelditu daitekeela frogatu du ikerlari talde batek

Zehazki, zahartzeaz arduratzen diren zelulak gazteagotzea lortu dutela adierazi du Juan Carlos Izpisuak.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Carlos Izpisuak gidatzen duen zientzialari talde batek zahartzea gelditu daitekeela frogatu du. Arratoiekin egindako ikerketa batean ikusi dutenez, zahartzea areagotzen duten zelulak alda daitezke. Aurkikuntza horri esker, arratoi horien bizi-itxaropena handitzea lortu dute.

Biologia Azterlanerako Salk Institutuko (Kalifornia) ikerketarako lantalde horren buru eta Murtziako San Antonio Unibertsitate Katolikoko (UCAM) katedradunaren esanetan, badago zahartzearen sintomak gelditzerik.

Hala, Salk Institutuko ikerlari taldeak erabilitako teknikari esker, zahartzeaz arduratzen diren zelulak gazteagotzea lortu dute, horien itxura eta funtzionamendua gaztetuta. Oraingoz, arratoi batzuen zahartzea atzeratu eta beraien bizi-itxaropena handitzea lortu dute.

Izpisuak adierazi duenez, argi dago gizakiak eta arratoiak ez direla gauza bera; ondorioz, gizakiak gazteagotzea zailagoa izango da. Baina, ikerketa horrek zahartzea gelditu daitekeela frogatzen duela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken ordukoa Zientzia berriak Adinekoei buruzko albisteak