Teknologia -

Ordezkapena

Iñaki Goirizelaia, PuntuEUS Fundazioaren presidente berria

Joan Mari Torrealdairi hartuko dio txanda, 2011tik fundazioaren presidente lanetan jardun ostean.

Jone Goirizelaia. Argazkia: EFE
Jone Goirizelaia. Argazkia: EFE
Jone Goirizelaia. Argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PuntuEUS Fundazioak patronatua berritu du, eta Iñaki Goirizelaia, azken zortzi urteetako EHUko errektorea, izango da hemendik aurrera bertako presidentea. Horrenbestez, 2011tik fundazioaren presidente lanetan jardun duen Joan Mari Torrealdairi hartuko dio txanda.

Aldaketa horren berri emateko eta 2016-2020 Plan Estrategikoa jakinarazteko, fundazioak agerraldia egingo du otsailaren 1ean. Agerraldi horretan, Joan Mari Torrealdaik azken urteen gaineko balorazioa egingo du, patronatu berria aurkeztuko du eta lekukoa pasatuko dio Iñaki Goirizelaiari.

Bestalde, Josu Waliño PuntuEUS Fundazioko zuzendariak egun horretan bertan indarrean sartuko den prezio-politika aurkeztuko du. Izan ere, domeinuak izan duen "hazkundeari esker, prezioa jaistea" lortu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EHU albisteak Gaurko azken orduko albistea