Teknologia -

Android

Hauek dira WhatsAppek eguneraketa berrian ekarriko dituen emotikonoak

'Emoji'ak azken urteotan ugaritu dira, eta hitzik gabeko komunikazioa bultzatu dute. Hurrengo eguneraketak 77 emotikono ekarriko ditu.

Hurrengo bertsioak ekarriko dituen emotikonoak. Argazkia: emojipedia.org
Hurrengo bertsioak ekarriko dituen emotikonoak. Argazkia: emojipedia.org
Hurrengo bertsioak ekarriko dituen emotikonoak. Argazkia: emojipedia.org

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

WhatsApp berehalako mezularitza zerbitzu ezagunak berrikuntza garrantzitsu bat prestatzen ari da Android sistema eragilea erabiltzen duten mugikorrentzat. WhatsApp enpresaren hurrengo eguneratzeak (2.17.43) emotikono gehiago ekarriko ditu, eta horiek erabiltzeko aukera izango duten lehen erabiltzaileak WhatsApp Beta delako aplikazioa duten erabiltzaileak izango dira. Aste batzuk geroago, berrikuntza hori erabiltzaile guztien esku jarriko dute.

Emotikonoak, ‘emoji’ bezala ezagunak, azken urteotan ugaritu dira, eta hitzik gabeko komunikazioa bultzatu dute. Normalean, ikono horiek eguneroko bizitzaren ekintza edota objektu bat irudikatzen dute, hala nola, korrika edo igeri egitea.

Zehazki, hurrengo eguneraketak 77 emotikono ekarriko ditu, tartean; kirol berriak, elikagai gehiago, eraikinak, sinboloak eta animaliak. Gainera, berrikuntzak lanbide gehiago izan ditu kontuan, gizartean guztiz erroturik dauden estereotipoei aurre egiteko eta herritarren aniztasuna islatzeko.

Hala, bat-bateko mezularitza zerbitzuak arreta handiagoa eskaini die emotikonoei, berdintasuna bultzatzeko asmoz. ‘Emoji’ak eskuragarri daude jada iOSentzat (Apple).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Apple Android Teknologia WhatsApp albisteak Albisteak