Teknologia -

Eguneratzea

Mugikorrarekin zuzeneko emanaldiak egiteko aukera emango du YouTubek

Gainera, 10.000 jarraitzaile baino gehiago dituzten erabiltzaileek igotzen duten eduki bakoitzagatik dirua irabaziko dute ‘Super Chat’ zerbitzuari esker.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

YouTubek ‘Mobile Live Streaming’ zerbitzu berria ezarri du, erabiltzaileek zuzeneko emanaladiak egiteko aukera izan dezaten telefono mugikorrak erabilita. Bestalde, erabiltzaileek YouTubera igotzen duten eduki bakoitzagatik dirua irabaziko dute ‘Super Chat’ zerbitzuari esker.

‘Mobile Live Streaming’ zuzeneko emanaldiekin lotura duen azken berrikuntza da. Mugikorrek gero eta garrantzia handiagoa dutenez, grabatzen ari direna unean bertan zabaltzeko aukera emango die erabiltzaileei plataformak. Dena dela, zerbitzu berria 10.000 jarraitzaile baino gehiago dituzten yotuberren esku egongo da hasieran. Helburu nagusia norberaren bizimodua eta esperientziak modu espontaneoan zabaltzea da.

Zerbitzu berria erabili ahal izateko, 10.000 jarraitzailetik gora dituzten erabiltzaileek “grabatzeari eman” besterik ez dute egin behar. Hurrengo asteetan, zerbitzu hori erabiltzaile guztien esku jarriko duela iragarri du YouTubek.

Gainera, ‘Super Chat’ zerbitzuari esker, Youtube plataformara igotzen dituzten edukiekin dirua irabazteko aukera izango dute erabiltzaileek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Youtube albisteak Gaurko azken orduko albistea