Teknologia -

Ciencia Clip

Zientzia maite dutenen youtuberren unea heldu da

DBH, Batxiler eta LHko oinarrizko zein erdi mailako zikloetako ikasleek Ciencia Clip zientziari buruzko dibulgaziozko bideo-lehiaketan parte hartzeko epea ireki dute jada.

Lehiaketa bitxi honen ardatzak zientzia eta sormena dira. Argazkia: @zientzia
Lehiaketa bitxi honen ardatzak zientzia eta sormena dira. Argazkia: @zientzia
Lehiaketa bitxi honen ardatzak zientzia eta sormena dira. Argazkia: @zientzia

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dagoeneko zabalik dago DBH, Batxiler eta LHko oinarrizko zein erdi mailako zikloetako ikasleek Ciencia Clip zientziari buruzko dibulgaziozko bideo-lehiaketan parte hartzeko izena emateko epea.

Ciencia Clip EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren ekimena da honakoa, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren babesarekin eta Big Van, Naukas eta Scenio-ren laguntzarekin.

Ikasleek izan beharko dute bideoen protagonistak, eta zientzia eta teknologiarekin zerikusia duen zerbait jaso beharko dute.

Lehiaketaren helburua "zientzia eta teknologiarekiko interesa bultzatzea" eta , era berean, sormena eta komunikazio-gaitasunak lantzeko aukera eskaintzea" da lehiaketaren helburua, antolatzaileen esanetan, "Internetek ematen dizkigun tresnak erabilita".

Gorago esan bezala, DBH, Batxiler eta LHko oinarrizko zein erdi mailako zikloetako ikasleei zuzenduta dago lehiaketa, beti ere guraso edo legezko tutoreen baimena badute. Hala, apirilaren 16ra arte izango dute izena emateko.

Lehiaketa bitxi honen ardatzak zientzia eta sormena dira. "Irudimen eta sormenaz baliatzea interesatzen zaigu, espero ez diren gauzak sortzea; ideia ezberdinak proposatzea. Dibertigarriak izan daitezke, edo ez; aipatutako beste alderdi hori da garrantzitsuena. Praktika bat izan liteke, betiere, lortzen den emaitza sorkuntza-lan orijinala bada, ezberdina, irudimentsua…", antolatzaileen esanetan.

Gainera, aipatu dutenez, zortzi sari banatuko dituzte. Lehenik eta behin, horietatik sei emango dituzte, kategoria (S, M eta L) eta modalitate bakoitzeko (Youtuber eta Animazioa) bana.

Era berean, epaimahaiak bi sari berezi emango ditu; "lehena, irabazle guztien artean baloraziorik onena jaso duen bideoari; bigarrena, atzerritik aurkeztutako lanik onenari".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Youtube albisteak Zer gertatu da gaur Bizkaian? EHU Gizartea albisteak Albisteak Zientzia berriak Gehien ikusitako bideoak gaur