Teknologia -

AEB

Googlek ordainpeko telebistara salto egin du YouTube TVren eskutik

Zerbitzua Android eta iOS sistema darabilten sistemekin baliokidea da, baina baita edozein telebistarekin ere, Google Chromecast-en bidez.

Hilero 35 dolar balio du harpidetzak, eta sei erabiltzailek erabil dezakete. Argazkia: Esther Vargas

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Googlek YouTube TV aurkeztu du, harpidetzaren bidez hainbat telebista kanal 'streaming'ez ikusi, saioak zuzenean emititu eta grabatzeko aukera ematen duen zerbitzua.

Momentuz Estatu Batuetan baino ez dago eskuragarri YouTube TV. Han, 40 kanal baino gehiago, eta haien zuzeneko emisioak, eskaintzen ditu. Besteak beste, ABC, CBS, FOX eta NBC telebista kateak ikus daitezke, baita eskualde mailako zein tokiko kanalak ere. Gainera, kirol emanaldiak emitituko ditu.

Googlen zerbitzu berri horren bidez, era berean, saioak grabatu eta hodeira igo ahal izango dira, noiznahi ikusteko. Horrez gain, saio bat baino gehiago grabatu daitezke aldi berean, Googlek bere blogean argitaratu duenez.

Zerbitzua Android eta iOS sistema darabilten sistemekin baliokidea da, baina baita edozein telebistarekin ere, Google Chromecast-en bidez.

Hileroko harpidetzaren bidez, 35 dolarrekoa, sei erabiltzailek erabil dezakete, bakoitzak bere kontuaren bidez, konfigurazioarekin eta hodeian berezko lekua izanda, grabatutako edukiak gordetzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Youtube berriak hoy Google Telebista publikoa Telefonia mugikorra albisteak Ekonomia Euskal Herriko telebista Eguneko albisteak