Teknologia -

Martxoak 30

Erosketa programatikoari buruzko jardunaldi bat hartuko du Bilbok

Era berean, IAB Spain elkarteak egin duen bitarteko digitaleko publizitate-inbertsioaren azterketa aurkeztuko dute ekitaldi horretan.

Bilboko Yimbi aretoa. Argazkia: www.yimbybilbao.com/sala-yes/
Bilboko Yimbi aretoa. Argazkia: www.yimbybilbao.com/sala-yes/
Bilboko Yimbi aretoa. Argazkia: www.yimbybilbao.com/sala-yes/

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martxoaren 30ean erosketa programatikoari buruzko jardunaldi bat hartuko du Bilboko Yimbi aretoak. Halaber, ekitaldi horretan IAB Spain elkarteak egin duen bitarteko digitaleko publizitate-inbertsioaren azterketa aurkeztuko da.

Erosketa programatikoa ingurune digitalean publizitate inpresioak era automatizatuan eta denbora errealean erosteko metodoa da, zeinaren bidez erosketa erabiltzaileen profilen arabera egiten den eta ez hedabideen audientzien arabera, hedabideen plangintzan ohikoa izan den bezala.

Jarduera horretan izena emateko epea zabalik dago jada, eta doakoa izango da. Ekitaldia marketing eta komunikazio zuzendariei, komunikazio digitaleko arduradunei eta publizitate zein komunikazio agentziei zuzenduta dago.

Hauek dira egitarauaren xehetasun guztiak:

10:00 Jardunaldiaren aurkezpena Joseba A. Etxebarria EHUko publizitate-irakaslearen eskutik.

10:10 "Nola funtzionatzen duen erosketa programatikoak" Mikel Lekaroz Zodiak Advertising Spain-eko Managing Director eta IAB Spain-eko batzordeko kidearen hitzaldia.

11:00 Mahai-ingurua: "Erosketa programatikoak EAEko publizitate-sektorearentzat duen garrantzia". Parte-hartzaileak:

- Asier Izurieta, Mediasaleko zuzendari nagusi ondokoa (Dentsu Aegis Network)

- Ibon Mujika, Expressive Media Projects-eko (EITB) Solutions zuzendari komertziala

- Alberto Gonzalez, CMVocentoko Publizitate-Operazio Digital eta Programatikoen zuzendaria

- Iñaki Ruiz, Laboral Kutxako publizitate-zuzendaria

- Mikel Lekaroz, Zodiak Advertising Spain-eko Managing Director-a.

Moderatzailea: Joseba A. Etxebarria EHUko publizitate-irakaslea.

12:00 Aurkezpena: Bitarteko digitaletako publizitate-inbertsioari buruzko azterketa (IAB Spain, 2016).

13:00 Networking-a.

13:45 Jardunaldiaren amaiera

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Bilbo Bizkaia EHU albisteak EAE albisteak Eguneko albisteak