Teknologia -

Sare sozialak

Ekainetik aurrera, 100 emotikono gehiago

Erabiltzaileek aukeratzeko zerrenda zabala izango dute, besteak beste, zonbiak, Drakula, sirenak, nazioarteko banderak, oka egiten duten aurpegiak sortu baitituzte.

Emoji berri batzuk. Argazkia: Emojipeda
Emoji berri batzuk. Argazkia: Emojipeda
Emoji berri batzuk. Argazkia: Emojipeda

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazioartean uler daitekeen hizkuntza nagusitu da azken urteotan: emotikonoak. Aukerak amaigabeak direla dirudi, eta datozen hilabeteotan emoji gehiago jarriko dituzte erabiltzaileen esku. Zehazki, sortzaileek 137 emotikono gehituko dituzte berehalako mezularitza zerbitzuetan eta gainerako sare sozialetan.

Besteak beste, zonbiak, Drakula, sirenak, nazioarteko banderak, oka egiten duten aurpegiak, zortea ematen duten gailetak eta elikagaiak jarriko dituzte erabiltzaileen eskura. Emojipediak jakitera eman duenez, ekainaren 30etik aurrera martxan jarriko dituzte emoji berriak.

Dena dela, erabiltzaile askok sekula imajinatu ez duten emotikonoak sortu dituzte: burmuina, eskularruak, zonbiak, Drakula, sirenak, elfoak, dinosauroak eta, nola ez, elikagaiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Facebook albisteak Twitter WhatsApp berriak Sare sozialak berriak Telefonia mugikorra albisteak Eguneko albisteak Instagram