Teknologia -

Mezularitza

WhatsApp bidez bidalitako mezuak ezabatu ahalko dira

Erabiltzaileek bi minutu izango dituzte bidalitako mezuak ezabatzeko, berehalako mezuak bidaltzeko aplikazioa lantzen ari den funtzio honekin.

Argazkia: WhatsApp
Argazkia: WhatsApp
Argazkia: WhatsApp

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mugikor bidez berehalako mezuak bidaltzeko WhatsApp sistema igorritako mezuak ezabatzeko funtzioa lantzen ari da. Bidali eta bi minutu igaro baino lehen ezabatu ahal izango da. Aurrez landutako bertsioan 29 minutuko epea aurreikusi zuten arren, azkenean ezabatzeko denbora bi minutura murriztea erabaki dute arduradunek. Hala azaldu dute @WABetaInfo Twitter kontuan.

Aukera hori erabiltzeko, ezabatu nahi dugun mezua hautatu beharko litzateke, sakatuta mantendu, eta, azkenik, irekitzen den menuan "ezabatu" aukeratu.

Aurreko bertsioaren arabera, edukiaren deuseztapenaren berri izango luke hartzaileak "igorleak mezua baliogabetu du" mezua jaso lukeelako. Oraingoz, ez dute argitu abisu hori gehituko luketeen ala ez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia WhatsApp nobedadeak Telefonia mugikorra albisteak Gaurko azken orduko albistea