Teknologia -

Historian lehen aldiz

Tetraplegiko batek besoa mugiarazi du buruarekin inplante baten bidez

Buruan bi sentsore sartu dizkiote, pentsamenduen seinaleak ordenagailu batera bidaltzeko. Ondoren, ordenagailuak estimulazio elektrikoaren sistema bati bidali dizkio, beso eta eskua mugiarazi ditzan.

Kochevar, estimulazio sistemari lotuta. Argazkia: Case Western Reserve University
Kochevar, estimulazio sistemari lotuta. Argazkia: Case Western Reserve University
Kochevar, estimulazio sistemari lotuta. Argazkia: Case Western Reserve University

I.G. | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orain dela zortzi urtetik hona tetraplegia egoeran dagoen gizon batek pentsamenduekin besoa mugiaraztea lortu du, historian lehen aldiz, besoak eta eskuak mugiarazteko seinaleak bidaltzen dituzten neuroprotesi biri esker, buruan instalatuak.

Ikerketa Lancet zientziari buruzko aldizkarian plazaratu dute eta BrianGaten azken lana da. BrianGate buruko interfazeen teknologiarekin lan egiten duen ikerlari talde bat da, mugikortasuna geldiarazita dutenei mugimenduak egiten laguntzeko.

Case Western Reserve University eta Cleveland Functional Electrical Simulation Centerreko taldeek buruko inplante bat eta estimulazio elektrikoaren sistema bat erabili dute Bill Kochevarrek (56 urte) bere besoaren kontrola izatea ahalbidetzeko.

Hori lortzeko, taldeak bi sentsore sartu dizkio buruan, bakoitza aspirina baten neurrikoak, 96 elektrodorekin, buruko jarduera jasotzeko sortuak.

Kochevarrek besoa mugitzen imajinatzen duenean bere buruak seinale elektrikoak sortzen ditu, hots, pentsamenduak. Sentsoreok sortutako seinale horiek jasotzen dituzte eta, ondoren, ordenagailu batera bidali.

Hortik, ordenagailuak seinaleak birbidaltzen ditu, oraingo honetan, estimulazio elektrikoaren sistemara, eta horrek seinaleak transmititu Kochevarren besoko eta eskuko giharretan sartutako 30 kableen bidez, mugimendu espezifikoak sorrarazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Albisteak Zientzia berriak Zientzia hedapena gaur