Teknologia -

Bilbao You Week

Bilbo youtuberren eta gazteen arteko topagune izango da

Bizkaiko hiriburuak Bilbao You Week jaialdia hartuko du apirilaren 6tik 8ra, Bilborock aretoan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak Bilbao You Week jaialdia antolatuko du bigarrenez, apirilaren 6tik 8ra.

Youtuberren eta jarraitzaileen elkargune handi bat izango da, eta gazteentzako garrantzitsuak eta interesgarriak diren eduki eta gaiak jorratuko dituzte: arte plastikoak, ikus-entzunezko ekoizpena, musika, ikuskizunak, bideo-jokoak, dantza eta literatura. Jardunaldia Bilborock aretoan egingo dute.

Iaz, udal-ekimen honek arrakasta handia izan zuen. Aurten, udalak aukerako aisia-jarduerak antolatu ditu, YouTube ardatz hartuta. Izan ere, eragin-sortzaile eta youtuber ezagunek literaturari eta musikari buruzko tailer, panel eta emankizunak eskainiko dituzte.

Horrez gain, bakarrizketa- eta umore-ikuskizunak eta hiri-kulturako, arte plastikoetako eta sorkuntza digitaleko erakustaldiak egongo dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo berriak Azken ordukoa Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak