Teknologia -

Mezularitza zerbitzua

WhatsApp erori egin da

INFORMAZIO EGUNERATUA: WhasAppek adierazi duenez "gorabehera konponduta dago jada" eta barkamena eskatu du "eragozpenengatik".

Whatsapp. Argazkia: Efe
Whatsapp. Argazkia: Efe
Whatsapp. Argazkia: Efe

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Whatsapp zerbitzua erori egin da aldi batean asteazken, maiatzak 3, gauean, eta sakelako telefonoetako mezularitza zerbitzu ezagunena ez aurrera ez atzera geratu da.

22:00ak aldera hasi da nabaritzen zerbitzuaren geldialdia, baina ez WhatsAppek ezta Facebookek ere ez dute momentuz aplikazio ezagunean izan den etenaldiaren azalpenik eman.

<<INFORMAZIO EGUNERATUA: WhasAppek adierazi duenez "gorabehera konponduta dago jada" eta barkamena eskatu du "eragozpenengatik".>>

WhatsAppek mila milioi erabiltzaile aktibo baino gehiago ditu eta xakeleko telefonoentzako eta weberako aplikazio ezagunenetakoa da Interneten.

Hala, mundu osoko milaka pertsona egoera horrengatik kexuka aritu dira sare sozialetan, eta "Whatsapp" 'trending topic' bihurtu da Twitterren.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
WhatsApp nobedadeak Albisteak