Teknologia -

Sare sozialak

Whatsappek argazkiei eta bideoei iragazkiak ezartzeko aukera emango du

Gainera, stickerrak berreskuratuko ditu eta emoji animatuak ezarriko ditu.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Whatsapp hainbat berrikuntza prestatzen ari da, eta horietako bat izango da argazkiei, bideoei eta GIF irudiei iragazkiak ezarri ahal izateko aukera, @WABetainfo-k jakinarazi duenez.

Nolanahi ere, oraingoz ez dago argi nolakoak izango diren iragazkiok, ezta noiz egongo diren erabilgarri ere.

Horrela, Whatsappek aurre egin nahi die Snapchat eta Instagram sare sozialei, horiek ere iragazkiak ezartzeko aukerak ematen baitute.

@WABetainfo-ren arabera, Whatsapp beste hainbat berritasun prestatzen ari da, hala nola stickerrak berreskuratzea eta emoji animatuak ezartzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
WhatsApp Sare sozialak Gaurko azken orduko albistea