Teknologia -

Microsoft

Microsoft Paint ez da desagertuko

Aplikazio ezaguna desagertu egingo da Windows 10en hurrengo eguneraketan, baina doan jaitsi ahal izango da Windows Storen.

Paint
Paint
Paint

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Paint programa ospetsua ez da guztiz desagertuko. Windows Store izango du etxe berria, eta doan jaitsi ahal izango da.

Atzo jakin zen aplikazio ezaguna desagertu egingo dela Windows 10 sistema eragilearen hurrengo bertsioan, baina gaur Microsoftek iragarri du beste aukera bat emango diola.

"Ikasi dugu 32 urteren ostean Microsoft Paintek zale ugari dituela", nabarmendu du konpainiak, bere blog ofizialean.

Nolanahi ere, Microsoftek bere horretan utziko du Paint betiko, hau da, ez du berriro eguneratuko.

Horren ordez, Microsoftek Paint 3D berria sustatuko du.

Paint arrunta duela 32 urte sortu zuen Microsoftek, eta Windows 1.0 sistema eragilean agertu zen lehen aldiz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken ordukoa Microsoft albisteak Aplikazioen albisteak