Teknologia -

Bideo-jokoa

13 minutes ago, ETAren atentatuen aurreko minutuak irudikatzen dituen app-a

Atentatuak 13 amaiera desberdin izan ditzake istorio interaktibo horretan. Alain Xalabarde diseinatzaile bilbotarra da bideo-jokoaren sortzailea.

13 minutes ago.
13 minutes ago.
13 minutes ago.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Telefono mugikorretarako egin berri duten bideo-joko batek ETAren atentatuen aurreko 13 minutuak irudikatzen ditu, 13 amaiera posiblerekin, jokalariak erabakitzen duenaren araberakoak.

"13 minutes ago" izeneko jokoa Alain Xalabarde disenatzaile bilbotarrak sortu du, eta doan jaitsi daiteke Google Play plataforman.

13 amaiera desberdin eskaintzen dituen istorio interaktibo batean oinarritzen da jokoa (oraingoz ingeles bakarrik dago), eta jokalariak bost pertsonaia aukera ditzake. Guardia zibil bat, horren emaztea eta ETAko bi kide agertzen dira istorioan. Bosgarren pertsonaia desblokeatu egin daiteke jokalariak hartzen duen bidearen arabera.

Sortzaileak prentsa-ohar batean azaldu duenez, "istorio hau ezin zitekeen beste modu batean kontatu. Badago gauza bat jokoek soilik eskaini dezaketena: interaktibotasuna. Ikusleak nahieran aztertzen du istorioa, eta hori ezinezkoa da pelikula edo eleberri batean".

Alain Xalabarde Bilbon jaio, Hegoafrikan hazi eta New Yorken lan egin zuen zinema zuzendari gisa. Gaur egun Austrian bizi da, eta bideo-joko diseinatzailea da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Politika albisteak ETA albisteak Telefonia mugikorra albisteak Gaurko azken orduko albistea