Teknologia -

NASA-ren bideoa

Mundu osoko hegaldi guztiak, minutu batean

NASAk 24 orduz mundu osoan izan diren hegaldi guztiak minutu bateko bideo batean marraztu ditu.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hogeita lau orduz mundu osoan izaten diren hegaldiak minutu bateko bideo batean marraztu ditu NASAk, 2006an diseinatutako aplikazio batio esker.

Hegaldi guztien ordutegiak eta bidaiak Official Airline Guide gidaren bitartez lortu dituzte, eta FACET (Future Air Traffic Management Concepts Evaluation Tool) sistemak egin ditu marrazkiak, hegazkin bakoitza nonahi eta noiznahi dagoen kalkulatuta.

Kapil Sheth NASAren ingeniariak azaldu duenez, aplikazioa munduko hegaldiek ingurumenean duten eragina aztertzeko erabiltzen dute.

Etorkizunera begira, gainera, hegazkinen ibilbideak eraginkortasun handiagoarekin diseinatzeko erabili nahi dute FACET sistema.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albiste xelebreak Gehien ikusitako bideoak gaur AEB espazio agentzia