Teknologia -

Sare sozialak

Facebook eta Instagram, erorita hainbat herrialdetan

Europan, AEBen eta Kanadan konexio arazoak daudela baieztatu dute Facebookeko iturri ofizialek.

Argazkia: Spencher E Holtaway
Argazkia: Spencher E Holtaway
Argazkia: Spencher E Holtaway

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Facebook eta Instagram sare sozialak erori egin dira arratsalde honetan AEBn, Kanadan eta Europako hainbat herrialdetan, eta, ondorioz, hainbat erabiltzailek ezinezkoa dute konektatzea.

Facebookeko iturri ofizialek baieztatu egin dute konexio arazoak daudela, baina ez dute datu gehiagorik eman.

"Lan egiten ari gara aurki dena normaltasunera itzul dadin", azaldu du Facebookeko bozeramaile batek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Facebook gaur Sare sozialak gaur Gaurko azken orduko albistea Instagram albisteak