Teknologia -

Bat-bateko mezularitza

WhatsAppek denbora errealeko kokapenak partekatzeko aukera emango du

Konpainiak bermatu duenez, muturretik muturrerako zifratu batek babestuko du zerbitzu hori. Ondorengo asteotan jarriko dute eskuragarri.

2017ko urrian iragarri dute zerbitzua, eta laster izango da eskuragarri. Argazkia: EFE.
2017ko urrian iragarri dute zerbitzua, eta laster izango da eskuragarri. Argazkia: EFE.
2017ko urrian iragarri dute zerbitzua, eta laster izango da eskuragarri. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

WhatsApp bat-bateko mezularitzaren aplikazioak bere softwarerako beste funtzio baten berri eman du; hain zuzen, horren bidez, erabiltzaileek aukera izango dute euren kokapena partekatzeko, denbora errealean, txat batean. Facebook jabea duen konpainiak bermatu du zerbitzu hori muturretik muturrerako zifratu batek babestuko duela.

Blog ofizialean eman du WhatsAppek aplikazio honen berri; denbora errealean, nahi ditugun kontaktuekin gure kokapena partekatu ahal izango dugu. Muturretik muturrerako zifratu batek babestuko du zerbitzua; erabiltzaileak aukeratu ahal izango du norekin nahi duen partekatu, bai eta nolako denbora egongo den informazio hori partekatzen ere. Aukera dago edozein unetan kokapena partekatzeari uzteko.

Banakako edo taldekako txatek duten 'Erantsi' izeneko menuaren 'Kokapena' izena duen aukeraren barnean dago. Orain arte, erabiltzaileak kokapen estatiko bat bidali ahal zuen, hori soilik, baina WhatsAppeko ezaugarri berri hau "Denbora errealeko kokapena" aukerarekin agertuko da; botoi hori sakatuta, esan beharko diogu nolako denboran nahi dugun partekatu, eta "Bidali" aukeratu.

Ondorengo asteotan egongo da eskuragarri

Aukeratutako kontaktuek mapa batean izango dute ikustea denbora errealeko kokapena. Lagun batek baino gehiagok partekatu badu informazioa, mapa berean izango dira ikusgai denbora errealeko kokapen guztiak.

WhatsAppek baieztatu duenez, funtzionalitate berri hau haren "app"ean izango da eskuragarri, Androiden eta iOSen, "ondorengo asteotan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albiste xelebreak WhatsApp nobedadeak Sare sozialak berriak Gaurko azken orduko albistea Zientzia albisteak Zientziaren hedapena