Teknologia -

Leku bikoitza

280 karakterera zabaldu du Twitterrek mezuetarako muga

Erabiltzaile guztiengan eragingo du neurriak, txineraz, japonieraz eta korearrez idazten dutenengan izan ezik. Ziurtatu dute oso gutxitan helduko dela mugara, baina komunikazioa errazagoa izango da.

Iturria: Twitter
Iturria: Twitter

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Twitterrek 280 karakterera zabaldu du mezuak idazteko karaktere kopuruaren muga erabiltzaile guztientzat, hortaz, sare sozial horren hastapeneko ezaugarria, 140 karakteretakoa, desagertu egin da.

Erabakia hartu aurretik, Twitterrek esperimentu bat egin zuen irailean, muga 280 karakterera zabaltzeko.

Badago salbuespen bat, txineraz, japonieraz eta korearrez idazten duten erabiltzaileek 140ko mugarekin jarraituko dute, hizkuntza horien berezitasunengatik, ez baitute inoiz besteen arazoa pairatu.

Aliza Rosen Twitterren produktuaren buruak atzo, asteartea, ohar baten bidez azaldu zuenez, irailean egindako test horren helburua sare sozial horren mezuen bizkortasuna eta laburtasuna leku gehiago izateko neurriarekin bateragarriak ote ziren baieztatzea izan zen.

Emaitzak aztertu eta gero, taldeak 140 karaktereek ezartzen zuten "hesia" erabat kentzea erabaki du, "ideiak murrizteko beharrean dauden hizkuntza horietan", hau da, esan bezala, guztietan txineran, japonieran eta korearrean izan ezik.

Gaztelaniaz idazten diren txioen % 5,3k eta ingelesez idazten diren mezuen % 9k baino ez zuten aurreko muga gainditzen. Horrek argi uzten zuen, sare sozialak dioenez, "askotan debora asko" eman behar zela pentsamendu bat murrizteko "erronkan" eta, "batzuetan", erabiltzaileak amore eman eta ez zuen mezua bidaltzen.

Karaktere kopurua handituta, ia ez da gertatzen, gazteleraz % 0,9ra eta ingelesez % 1era murriztu baita.

Gainera, txioak askoz gutxiagotan heltzen dira karaktere mugara, horrek esan nahi du -enpresaren iritzian- erabiltzaileek "hobeto adieraz dezaketela nahi dutena, eta lehen baino arinago", erraztasun handiagorekin eta maizago.

Arduradunek onartu dute esperimentuaren hasieran "pertsona askok txiokatu zuten 280ko kopurura helduta, berritasuna zelako", baina gerora normaltasunera itzuli zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Twitter gaur Sare sozialak gaur Eguneko albisteak