Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Bilbao Tech Week 2017ren azken jardunaldiak marketin digitala ardatz izan du

Teknologia

Multibox aretoa

Bilbao Tech Weeken azken jardunaldiak marketin digitala ardatz izan du

E. L. | eitb.eus

2017/11/10

Juan de la Herranek, Juan de la Herran & Asociados agentziako fundatzaileak, “arauak haustera eta gauzak berriz asmatzera” deitu ditu bertaratutakoak.

  • Marketin digitala eztabaidagai, EiTBko Multibox aretoan. Argazkia: Bilbao Tech Week

    Marketin digitala eztabaidagai, EiTBko Multibox aretoan. Argazkia: Bilbao Tech Week

    Marketin digitala eztabaidagai, EiTBko Multibox aretoan. Argazkia: Bilbao Tech Week
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Bilbao Tech Weeken bigarren edizioa bukatu da. Azken jardunaldiak marketin digitala ardatz izan du. Marka bezeroengana heltzeko estrategia mota ezberdinak jorratu dituzte hizlariek, antolatzaileek agiri batean azaldu dutenez.

EiTBren egoitzako Multibox aretoak laugarren eta azken jardunaldia hartu du. Hamar bat adituk aholkuak eman eta edozein enpresatan marketin digital estrategia bat aurrera eramateko tresna erabilgarriak erakutsi dituzte.

Lehenengo hitzaldiak 'growth hacking'a izan du hizpide. Juan de la Herranek, Juan de la Herran & Asociados agentziako fundatzaileak, “arauak haustera eta gauzak berriz asmatzera” deitu ditu bertaratutakoak.

Ruben Molina Ve enpresako Digital Consultantek marketin kanpaina bat egiteko orduan aurrera eraman daitezkeen estrategia ezberdinak zerrendatu ditu.

Bestalde, Miren Elosegui Hispavistako Business Developmentak marketin programatikoa azaldu du. Eloseguiren ahotan, garrantzitsuena “mezu egokiena, erabiltzaile garrantzitsuenari, unerik aproposenean eta aurkitzen den kanalean erakustea da”.

Iñaki Garcia LIN3S konpainiako marketin zuzendariak publizitate kanpaina baten errentagarritasuna bezero bati demostratzeko bideak azaldu ditu.

Azkenik, Miriam Pelaez PickASO enpresako CMO & Co-Founderra eta Daniel Peris konpainia bereko CEO & Co-Founderra app marketinaren inguruan mintzatu dira.

Bilbao Tech Weeken bigarren edizioari Morten Pedersen Tonnesen Ve Globaleko CEOak eman dio amaiera. Ve Global ekitaldiaren bultzatzaile nagusia da.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena