Teknologia -

EMIM 2018

600 ikertzaile baino gehiago batuko dira Donostian, kongresu zientifiko batean

Kursaal Jauregian izango da ekitaldia, eta biomedikuntza teknikaren azken berriak aurkeztuko dituzte bertan.

Kursaal Jauregiaren irudia, EMIM 2018 egingo den lekua.
Kursaal Jauregiaren irudia, EMIM 2018 egingo den lekua.
Kursaal Jauregiaren irudia, EMIM 2018 egingo den lekua.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

European Molecular Imaging Meeting (EMIM 2018) kongresua izango da Donostian martxoaren 20tik 23ra bitartean. Aurreikuspenen arabera, kimika, fisika, biologia, ingeniaritza eta medikuntza alorretako 600 ikertzaile baino gehiago batuko dira horren inguruan. Irudi Molekularraren Europako Elkarteak (ESMI) antolatu du ekitaldia, eta aurten tokiko antolatzaile batzordean CIC biomaGUNE zentroko ikertzaileak egongo dira antolatzaileen taldean.

Irudi molekularraren azken berritasunak aurkeztuko dira ekitaldian. Izaki bizidunen prozesu biologikoak organismoen barnean hautematean datza irudi molekularra, eta esparru horren teknikek, tomografiek eta erresonantzia magnetikoek, gaixotasunen hasierako fasea antzematen dute, sintoma klinikoak agertu baino lehen.

Donostiako Kursaal Jauregian egingo da EMIM 2018 kongresua. Izan eren, CIC biomaGUNE ikerketa zentroaren Irudi Molekularreko Unitatearen lana ikusita, ekitaldia Gipuzkoako hiriburuan egitea erabaki zuen ESMI elkarteak. Hamahirugarren edizioa da honakoa, eta Europa hegoaldeko herrietan (Frantzian, Espainian eta Italian, bereziki) irudi molekularra ikusgarriagoa izatea du helburu. Horrela, Europako gainerako herrialdeekin interakzioa sustatzea espero dute.

Hitzaldiak

Minbizia, neurozientzia eta gaixotasun kardiobaskularren inguruko hitzaldiak jasoko ditu kongresuak martxoaren 20tik 23ra bitartean. Nabarmentzeko modukoak dira Elisabeth de Vries, Paola Allavena, David Boas, Zahi Fayad eta Nassi Navad adituek emango dituzte hitzaldiak.

Elisabeth de Vries onkologia medikoan doktoreak emango du lehenengoa. De Vriesek irudiaren teknika erabili du bere ibilbide profesional osoan zehar, bere ikerketetan minbizia duten pazienteen etorkizuna hobetzeko asmoz, eta Donostian bere esperientzia kontatuko du.

Paola Allavena immunologian doktorea onkologian ere ari da, eta bere mintzaldia tumore terapia gidatuari (farmakoak erabiliz egiten den tratamendua) buruz arituko da. Bestalde, gaixotasun kardiobaskularren inguruan Zahi Fayad kardiologia eta erradiologia irakaslea nabarmenduko da. Hitzaldian, bere azken ikerketaren nondik norakoak azalduko ditu: New Yorkeko Bronx eta Harlem auzoetako pertsonen, batez ere haurren, osasun kardiobaskularra sustatzea.

Ingeniaritzak ere izango du lekurik ekitaldian David Boas biomedikuntza ingeniariaren eta Municheko Technical University-ko Nassi Navab irakaslearen eskutik. Neurozientziaren berrikuntza teknologikoak, medikuntza optikoak, aurkeztuko ditu Boasek. Navabek, berriz, errealitate areagotuari eta irudi robotikoei buruz mintzatuko da.

Halaber, EMIM (2018) kongresuak ESMI 2018 saria emango dio Parisko Langevin Institutuko Mikaël Tanter zuzendari-ondoari bere ekarpen zientifikoagatik eta ikerketetan ultrasoinuen biomedikuntza eta uhinen fisika erabiltzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako azken albisteak Albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak Zientzia berriak Medikuntza albisteak Zientziaren hedapena