Teknologia -

Sare sozialak

Facebookeko erabiltzaileek nabigazio historia ezabatu ahalko dute

"Clear History" erreminta "hilabete batzuen buruan" sortuko du sare sozialak.

facebook

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Facebookek iragarri du erabiltzaileek euren nabigazio historia ezabatu ahalko dutela, beste enpresa batzuek gordetzea saihesteko.

Zeregin horretarako, "Clear History" erreminta sortuko du "hilabete batzuen buruan", Mark Zuckerberg Facebookeko sortzaileak F8 garatzaileen batzarrean azaldu duenez.

Aurreko urteetan, Zuckerbergek errealitate areagotua eta birtuala eta adimen artifiziala izan zituen hizpide. Aurten, baina, pribatutasuna bermatzeko neurriak izan dira izarrak, Cambridge Analyticaren polemikaren ondorioz.

Polemika hori martxoan piztu zen, konpainia hori 87 milioi erabiltzaileren datu pertsonalen berri izan zuela jakin ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Facebook Teknologia Sare sozialak Gizartea Albisteak Internet