Teknologia -

Nobedadea

Googlek Ice Cream Sandwich, Android 4.0 sistema berria, aurkeztu du

Berritasun garrantzitsuenetako bat sakelako telefonotik ordainketak egiteko aukera eskaintzen duen NFC izeneko teknologia da. Ice Cream azaroan estreinatuko dute Samsung Galaxy Nexus telefonoarekin.

Ice Cream sistema azaroan estreinatuko dute Samsung Galaxy Nexus telefonoarekin. Argazkia: EFE
Ice Cream sistema azaroan estreinatuko dute Samsung Galaxy Nexus telefonoarekin. Argazkia: EFE
Ice Cream sistema azaroan estreinatuko dute Samsung Galaxy Nexus telefonoarekin. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Googlek Android sistemaren belaunaldi berria, Android Ice Cream Sandwich izenekoa, aurkeztu du eta uste genituenak baino nobedade gehiago ditu. Honeycomb (Android 3.0) sistemak ematen dituen aukerak smartphonetan ere erabiltzeko aukera emateaz gain, Android 4.0-aren berritasun garrantzitsuenak dira gailuak desblokeatzen dituen aurpegia identifikatzeko sistema eta edukiak partekatzeko Near Field Communication (NFC) sistema. Horrez gain, interfaze grafikoaren diseinua ere berritu dute.  Ice Cream azaroan estreinatuko dute Samsung Galaxy Nexus telefonoarekin.

Ice Cream-ek erabiltzailearen aurpegia eskaneatzen duen eta telefonora sarbidea ahalbidetzen duen sistema bat du. Pasahitza erabili ordez, sistemak erabiltzailearen aurpegiaren argazkia ateratzen du telefonoaren jabea den jakiteko. Facebookek teknologia hori martxan jarri zuenean polemika sustatu zuen, baina Ice Creamek pribatutasunean eraginik ez duela esan du Googlek eta segurtasun handiko erreminta dela adierazi du.

Horrez gain, Googlek Android Beam aurkeztu du, NFC sistema duten gailuek edukiak partekatzeko teknologia. Sistema horri esker, erabiltzaileek irudiak, bideoak eta kontaktuak beste telefono batzuekin partekatzeko aukera izango dute.

Googlek teklatua eta ahotsa bidezko identifikazio sistema ere berritu ditu. Android 4.0-k hiztegi berriak eta idazkera azkarragoa ditu.

Aplikazioak interfazearen diseinua ere berritu du eta aukera berriak eskaintzen ditu. Argazki panoramikoak ateratzeko modua gehitu dute eta irudiaren egonkortzailea ere hobetu dute.

Kontaktuen agendari ere diseinu berria eman eta sare sozialetako informazioa gehitu diote.

Interneteko nabigatzaileko datuak Google Chromekin sinkronizatzeko aukera eskaintzen du eta, horrela, erabilera errazten du.

Zerbitzu horiez gain, datuen kontsumoa kontrolatzeko erremintak gehitu ditu. Erabiltzaileak aplikazio bakoitzeko deskargatutako informazio kopurua kontrolatu dezake.

Googlek Android sistemaren belaunaldi berria, Android Ice Cream Sandwich izenekoa, aurkeztu du eta uste genituenak baino nobedade gehiago ditu. Honeycomb (Android 3.0) sistemak ematen dituen aukerak smartphonetan ere erabiltzeko aukera emateaz gain, Android 4.0-aren berritasun garrantzitsuenak dira gailuak desblokeatzen dituen aurpegia identifikatzeko sistema eta edukiak partekatzeko Near Field Communication (NFC) sistema. Horrez gain, interfaze grafikoaren diseinua ere berritu dute.  Ice Cream azaroan estreinatuko dute Samsung Galaxy Nexus telefonoarekin.Ice Cream-ek erabiltzailearen aurpegia eskaneatzen duen eta telefonora sarbidea ahalbidetzen duen sistema bat du. Pasahitza erabili ordez, sistemak erabiltzailearen aurpegiaren argazkia ateratzen du telefonoaren jabea den jakiteko. Facebookek teknologia hori martxan jarri zuenean polemika sustatu zuen, baina Ice Creamek pribatutasunean eraginik ez duela esan du Googlek eta segurtasun handiko erreminta dela adierazi du.Horrez gain, Googlek Android Beam aurkeztu du, NFC sistema duten gailuek edukiak partekatzeko teknologia. Sistema horri esker, erabiltzaileek irudiak, bideoak eta kontaktuak beste telefono batzuekin partekatzeko aukera izango dute.Googlek teklatua eta ahotsa bidezko identifikazio sistema ere berritu ditu. Android 4.0-k hiztegi berriak eta idazkera azkarragoa ditu.Aplikazioak interfazearen diseinua ere berritu du eta aukera berriak eskaintzen ditu. Argazki panoramikoak ateratzeko modua gehitu dute eta irudiaren egonkortzailea ere hobetu dute.Kontaktuen agendari ere diseinu berria eman eta sare sozialetako informazioa gehitu diote. Interneteko nabigatzaileko datuak Google Chromekin sinkronizatzeko aukera eskaintzen du eta, horrela, erabilera errazten du.Zerbitzu horiez gain, datuen kontsumoa kontrolatzeko erremintak gehitu ditu. Erabiltzaileak aplikazio bakoitzeko deskargatutako informazio kopurua kontrolatu dezake.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Android aplikazioak