Teknologia -

Urte amaieran

2011n iOS eta Androiderako 25.000 milioi aplikazio jaitsiko dituzte

Abenduan bakarrik, bi plataformetarako 5.000 milioi aplikazio jaistea aurreikusi dute.

2011n 25.000 milioi aplikazio jaitsiko dituzte iOSen eta Androiden. EFE
2011n 25.000 milioi aplikazio jaitsiko dituzte iOSen eta Androiden. EFE
2011n 25.000 milioi aplikazio jaitsiko dituzte iOSen eta Androiden. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtea amaitzen ari dela eta, analistak euren kalkulu globalak ateratzen hasi dira. Flurry analisi enpresaren arabera, 2011 urtea amaitzean, 25.000 milioi aplikazio deskargatuko dira iOSentzat eta Androidentzat.

2010ean jaitsitako kopuruarekin (6.000 milioi) alderatuta, % 300 egin du gora. Flurryren ustez, hori ez da harritzekoa, sistema horiek erabiltzen dituzten zenbat gailu saldu diren ikusita. Gainera, orain, horien prezioak jaitsi ostean, merkatua askoz ere handiagoa dela gaineratu du.

25.000 milioi deskarga horietatik 5.000 milioi abenduan izatea aurreikusi dute Flurrytik, Gabonetan (oporrak direla eta) aisiarako denbora gehiago izaten delako eta telefono berrien salmenta-kopurua asko hazten delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Android aplikazioak Teknologia albisteak