Teknologia -

Sare sozialak

Itxaron egin beharko da Twitter euskaraz erabiltzeko

Printzipioz, ostegun honetan egon behar zen martxan, baina itzulpen lana luze jotzen ari da eta sare sozialeko arduradunek beste data bat jarriko dute Twitter euskaraz erabili ahal izateko.

Twitter, euskaraz. Argazkia: EITB
Twitter, euskaraz.
Twiter euskaraz erabili ahal izateko, euskal twiteroek itzulpenak egin dituzte

00:48

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostegun honetatik aurrera Twitter euskaraz erabili ahal izango dela iragarri zuen sare sozialak berak, baina itzulpenak egiteko lana atzeratzen ari da eta oraindik euskaratu beharreko informazioaren % 11 falta da euskaratzeko. Hori horrela, sare sozialaren arduradunek beste data bat jarriko dute Twitter euskalduna abiatzeko, eta badirudi abuztuan izango dela (hori aurreikusi du behintzat Lander Arbelaitz #twittereuskaraz ekimenaren sustatzaileetako batek). Beraz, itxaron egin beharko da dena euskaratu arte, eta hori lortu ondoren izango da twitter euskaraz erabiltzeko aukera.

Dena dela, erabiltzaile batzuek (itzulpenak egiten lagundu dutenak batik bat) dagoeneko erabil dezakete Twitter euskaraz.

%89 euskaratuta

Twitter.com-en % 89 euskaratu dute dagoeneko erabiltzaileek, baina arazoak daude azken txanpan.

#twittereuskaraz hashtag-pean, erabiltzaileak itzulpenak egiteko izaten ari diren hainbat arazo aipatzen ari dira. Batzuek diote arazo teknikoak dituztela terminoak euskaratzeko, eta Twitterren itzulpena egiteko tresna ez dagoela erabat prestatuta uste dute.

Itzulpenak egiteko Twitter Translator zerbitzua dago, baina atariak ez omen du oso argi adierazten zer euskaratu behar den eta zer ez. Hori horrela, batzuek behar ez zena ere euskaratu omen dute.

Katalunieraz ere erabili ahal izango da Twitter gaurtik aurrera, baina euskaraz gertatzen den arazo berdina dute kataluniarrek, eta oraindik ez dute lortu % 100ean itzultzea.

Itzultzaileen rankinga

Twitterrek erabiltzaileen esku utzi zuen sare soziala itzultzeko lana, eta batzuek gehiago eta besteek gutxiago, baina jende askok lagundu du.

Gehien itzuli dutenak zein diren jakiteko, rankinga dago Twitter Translate webgunean. .Ike.R da gehien euskaratu duen erabiltzailea, 519 itzulpen onartuta. Iker Hernandok eta Joana Garmendiak osatzen dute Twitter euskaratzen gehien lagundu dutenen podiuma.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea