cerrar buscador

ALBISTEAK

Gizartea

Gipuzkoa

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

Gizon bat hiltzea egotzita Donostian atxilotutako bi lagunetako bat espetxera bidali dute

Agentziak | EITB Media

Bigarren atxilotua behin-behinean aske geratu da, baina noizbehinka epaitegira joan beharko du. 54 eta 53 urteko bi susmagarriak asteazken goizaldean atxilotu zituzten Donostian, beste gizon baten heriotzarekin zerikusia zutelakoan.

albisteak

- Egoera larria

Basauriko Basozelai auzoak bat egin du Alex Garciaren familiari laguntzeko

EITB MEDIA

Bizkaiko auzoko bizilagunek hainbat itsulapiko banatu dituzte inguruko hainbat tokitan, Thailandian pankreatitisak jota ospitaleratutako gaztearen familiari laguntzeko.

albisteak

- A21

0:18

Sanchez: ''ETA erakunde terrorista izan zen, Espainiako demokraziak garaitu zuena''

EITB MEDIA

Bideoa: Pello Otxandiano bere hitzekin minduta sentitu diren ETAko biktimei barkamena eskatu ondotik, Pedro Sanchez Espainiako presidenteak erantzun dio hori ez dela "nahikoa".

Gizartea

METRO BILBAO

  • Metro Bilbaoko artxiboko argazkia

    Metro Bilbaoko artxiboko argazkia. EITB Media.

Metro Bilbaok autobusak jarriko ditu Etxebarri eta Basauri artean 20 minuturo, eguna bukatu arte

EITB MEDIA

Trenak ere 15:00 pasata hasi dira bi geltokien artean zirkulatzen, baina trenbide bakar batetik egingo dute, eta maiztasunak txikiagoz. Etxebarri eta Basauri arteko zerbitzua etenda egon da 09:00etatik, eta Basauriko geltokia, itxita, geltokiko katenarian izan den matxura baten ondorioz.

0:44

Basogintza

Basoetan berriki izandako sabotajeak salatu dituzte baso-jabe eta nekazal sindikatuek

EITB MEDIA

"Zuhaitz-landatze eredu industrialaren aurka", Azpeitian eta Berangon 11.000 zuhaitz moztu izana aldarrikatu du "Lurraren Altxamendua" mugimendu ekologistak berriki. Nekazarien sindikatuek eta baso-jabeek gogor salatu dute erasoa, "ez baita lehena". Erakundeei babesa eta ekintzak eskatu dizkiete.

Politika

POLIZIAREN BIKTIMAK

  • 1978ko sanferminetako biktimen omenaldia. Argazkia: Sanfermines 78: gogoan!

    1978ko sanferminetako biktimen omenaldia. Argazkia: Sanfermines 78: gogoan!

Nafarroak poliziaren edo eskuin muturraren indarkeriaren lehen 12 biktimak aintzatetsi ditu

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Nafarroako Gobernuak aurrenekoz aitortu ditu biktima gisa Guardia Zibilak eraildako Mikel Zabalza eta Mikel Arregi. Errekonozimendu eta Erreparazio Batzordeak atzera bota ditu lau eskaera, eta prozeduraren fase desberdinetan dauden beste 60 espediente aztertzen ari da.

1:41

Memoria historikoa

Idoia Zabalza: ''Lehen eta bigarren mailako biktimak ez egotea aurrerapauso handia da''

EITB MEDIA

Nafarroako Gobernuak eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen 12 biktima aitortu ditu, besteak beste, Guardia Zibilak eraildako Mikel Arregi eta Mikel Zabalza. Albistea jakin berritan, EITBrekin hitz egin du Idoia Zabalzak, Mikelen arrebak. 

Gizartea

Lapurreta Indautxun

  • Bankoa banketxearen bulegoa, Bilboko Indautxu auzoan. Irudia: EITB

    Bankoa banketxearen bulegoa, Bilboko Indautxu auzoan. Irudia: EITB

Hainbat ikerketa-lerro zabalik, Bilbon banku bati pistolaz eraso zion lapurra aurkitzeko

EITB MEdia

Lapurreta 08:15ean jazo zen asteazkenean, Areiltza Doktorearen kalean dagoen banketxe batean. Gabardina eta ileordea soinean sartu zen bulegora, eta pistola eskuan, bankuko kutxa gotorra irekiarazi zien langileei.

KIROLAK

kirolak

- Euroliga

1:38

Dusko Ivanovic: ''Play-offetarako txartela gure esku egon dadin borrokatu dugu denboraldi osoan zehar''

EITB MEDIA

Dusko Ivanovic, Baskoniako entrenatzaileak, Euroligako Virtus Boloniaren aurkako partida aztertu du prentsaurrekoan. Montenegroko entrenatzaileak, Chima Monekeren baja baieztatu du play-offetara sailkatzeko partida erabakigarriari begira.

kirolak

- Elkarrizketa

2:31

Giuliano Simeone: ''Erabat osatuta nago, fisikoki zein mentalki''

Alaveseko jokalariak nola sentitzen den kontatu du elkarrizketa honetan. Erabat osatuta dagoela esan du, taldearekin lanean eta entrenatzen jarraitzeko prest.

Reala

Lesioa

  • Carlos Fernandezen artxiboko irudia

    Carlos Fernandezen artxiboko irudia. EFE

Carlos Fernandezek lesioa du eskuin soleoan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Futbol-jokalari andaluziarra joan den ostiralean itzuli zen taldearekin entrenatzera, belaunean izandako azken lesiotik osatu ostean.

kirolak

- Kamiseta berriak

0:24

Pilotariek jantziko dituzten kamiseta berriak aurkeztu dituzte

EITB MEDIA

ZUK enpresak jantziko ditu hemendik aurrera Aspeko, zein Baikoko pilotariak. Ibarran egin den aurkezpen ekitaldian Altuna, Laso, Zabaleta eta Jaka izan dira, besteak beste. Bi enpresen webgunetan eskuragarri daude kamiseta berriak.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • OR.
  • LR.
  • IG.
  • AL.
  • AS.
  • AZ.

Ez dago zuzenekorik

Txirrindularitza

Alpeetako Tourra

5:54

Simon Carrek irabazi du Alpeetako Tourraren etapa nagusia, bakarka, eta Juanpe Lopezek lider jarraitzen du

EITB MEDIA

Ostiralean, lasterketako bosgarren eta azken etapa jokatuko dute; Lidl-Trek taldeko txirrindulari andaluziarrak 38 segundoko aldea du Ben O’Connorrekiko, eta Tiberi, Poels, Bardet eta Paret-Peintre 48 segundora ditu.

KULTURA

Zinema

Maiatzak 3-11

  • ''Moscas'' Aritz Morenoren film luzea Sail Ofizialean lehiatuko da

    "Moscas" Aritz Morenoren film luzea Sail Ofizialean lehiatuko da

30. urtebetetzerako prest da Fant jaialdia

N. V. | EITB Media

Pedro Olea eta Lamberto Bava zuzendariak, Javier Bonet aktorea eta Ivan Miñambres bilbotar ekoizlea sarituko ditu Bilboko Zinemaldi Fantastikoak bere hogeita hamargarren edizioan.

Musika

Sariak

  • Izaro bart, MIN sarien galan. Argazkia: Efe.

    Izaro bart, MIN sarien galan. Argazkia: Efe.

Izarok irabazi du euskarazko disko onenaren MIN saria

N. V. | EITB Media

Bizkaitar kantaria Amoranteri, Bulegori, Ezpalaki eta Zetaki gailendu zitzaien atal horretan Zaragozan, musika independentearen espainiar sarietan.  

Zinema

Zinema eta Giza Eskubideak

  • Aitor González de Langarica zuzendaria eta Nerea García ekoizlea. Argakia: Efe.

    Aitor González de Langarica zuzendaria eta Nerea García ekoizlea. Argakia: Efe.

"Muerte en Amara", Begoña Urrozen aurkako atentatua nork egin zuen argitzen duen dokumentala

N. V. | EITB Media

Giza Eskubideen Zinemaldiak ostiralean proiektatuko du "Muerte en Amara" Aitor González de Langaricak zuzendutako filma.

Mundua

2024ko World Press Photo

0:40

Palestinako biktima zibilen mina, urteko argazki onena World Press Photon

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Mohammed Salem argazki-kazetari palestinarrak "une boteretsu eta tristea, Gazan gertatzen ari zenaren sentsazio orokorra laburbiltzen duena", definitzen du argazkia.

Baipasa

Ilustrazioa

Ilustratzailea da Malen Pazos, ilustrazio koloretsuak dira bereak, forma eta proportzioekin egiten du jolas. Sareak dira bere erakuslehioa, eta bertatik sortu zaizkio lan gehienak, besteak beste,Tinder edo BizkaiaTecheko kanpainak egin ditu. Ilustrazio digitalaren abantailak azpimarratu dizkigu.

TELEBISTA

Bilatu nahieran-en

Biba Zuek!

IRRATIA

  • Bost urteotan 40 adingabe zenbatu ditu Ertzaintzak, biolentzia bikarioagatik, muturreko arrisku egoeran

    Bost urteotan 40 adingabe zenbatu ditu Ertzaintzak, biolentzia bikarioagatik, muturreko arrisku egoeran

    18:57 min
  • Eli Gallego: ''Dieta antiinflamatorioak ez dira existitzen''

    Eli Gallego: ''Dieta antiinflamatorioak ez dira existitzen''

    19:37 min
  • Elena Casirain:''Mugak dira gure beldurren lekuak''

    Elena Casirain:''Mugak dira gure beldurren lekuak''

    21:56 min
  • Errealitate birtuala tratu txarren biktimen gorputzean  jartzeko zein errehabilitazioko erraminta gisa

    Errealitate birtuala tratu txarren biktimen gorputzean jartzeko zein errehabilitazioko erraminta gisa

    29:04 min
  • Amaia Arana, arkitektoa: ''Zura erabilita etxe soila, goxoa eta zutaberik gabea eraiki dugu''

    Amaia Arana, arkitektoa: ''Zura erabilita etxe soila, goxoa eta zutaberik gabea eraiki dugu''

    17:44 min
  • Agiri ofizialetarako ateratzen dizkiguten argazkiez

    Agiri ofizialetarako ateratzen dizkiguten argazkiez

    37:00 min
  • Gu berri baten bila dabilen taldea

    Gu berri baten bila dabilen taldea

    40:07 min
  • Behin bizitzea doinu barez eta baketsuz

    Behin bizitzea doinu barez eta baketsuz

    48:48 min
  • Malen Pazos: ''Teknologia erabilgarria da ilustratzaileontzat, baina kontrolatu egin behar da''

    Malen Pazos: ''Teknologia erabilgarria da ilustratzaileontzat, baina kontrolatu egin behar da''

    18:30 min

Baipasa

Whatever

  • 19:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eli Gallego: "Dieta antiinflamatorioak ez dira existitzen"

EITb Media

Eli Gallego nutrizionistak sare sozialetako sasi-aholkulariek gomendatzen dituzten dietak ez direla baliagarriak azpimarratu du.

3 KLUBA

3kluba

- '3 Ene Kantak'

6:58
3_ENE_KANTAK

Zuri zorionak (apirilaren 14tik 20ra)

Apirilaren 14tik 20ra bitartean urteak bete dituzuen 3 klubeko kideei, zorionak eta musu handi bana. Hemen dituzue bidalitako argazkiak. Ikusi zein politak diren!

Zinema euskaraz

Azken eguna: 2024/04/16

"Dragoi-jagolea" filma ikusteko irabazleen zerrenda

Apirilaren 19an estreinatuko da "Dragoi-jagolea" filma Zineuskadiren eskutik. 12 sarrera bikoitz zozkatu ditugu izena eman duten 3 Klubeko kideen artean.