Itxi
Gabriel Kortaren testigantza poetiko

Euskadi Irratia

LIZARDIRENBARATZA

Gabriel Kortaren testigantza poetiko

Gabriel Korta poetak 'Diot' poema liburua aurkeztu du. Seigarren poema liburua du errenteriarrak, eta bera arduratu da liburuaren argitalpenaz. Aspaldian erabaki zuen Gabriel Kortak bere bizitza, bere jarrera bizitzan, poetarena izango zela. Eta bere azken lau poema-liburuetan jarrera horren testigantza eskaintzen digu. Diot liburuaren hitzaurrean poesiarekin izan duen harremanaz mintzo da Gabriel Korta, poesiari 'haur batek bere amaren eskuari heltzen dion bezala' heldu zion garaia gogoratuz.

imagen player
imagen player
imagen player