cerrar buscador

Abodiko eski-estazioa

Nafarroako Pirinioak

  • Abodi. Argazkia: Ane Bordagaray

    Abodi. Argazkia: Ane Bordagaray

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Garaiera:

  • 1.520 metro

Pistak:

 

  • Pista berde bat (9.000 metro), 4 pista urdin (15.000 metro) eta pista gorri bat (8.000 metro)
  • Zeharbide bat
  • Pistak modu errazean batzen dira, 3.5 Km

 

 

Zerbitzuak:

 

  • Eski eskolak
  • Pistetatik 100 metrora aparkaleku handia
  • Materiala alokatzeko aukera
  • Botikina
  • Pistak, behar bezala zapalduta eta behar bezala seinaleztatuta daude
  • Taberna
  • Informazio guneak
  • Eta abar

 

 

 

ITURRIA: www.infonieve.es

Abodiko eski-estazioa Zaraitzun dago, Erronkariko bailaratik benetan hurbil. Piriniotako hartzek horrenbeste maite duten tokiaz ari gara. Eski nordikoa egiteko primerako estazioa da.

Aipatu bezala, eski nordikoa praktikatzeko aproposa da oso Abodiko eski-estazioa. Horretaz gainera, hasierarako ikastaroak edota teknika hobetzekoak ere ematen dira bertan.

Mendia maite dutenentzat, Nafarroako Erronkari bailarak gozatzeko aukera paregabeak eskaintzen ditu, tartean Hiru Erregeen Mahaia mendi tontorrera Otsagabiatik igotzea, Abodi eski-estaziotik hurbil.

Elur maila txikiena 850 metrokoa eta maximoa 1.520 metrokoa, malda 670 metrokoa da eta eskiatzeko 31 Km eskaintzen ditu estazioak.

Pistak:

- 6 pista (31.500 m). Iraupen eskirako pistak: Zamukadoia, Cruz de Osaba, Zerillar, Virgen de las Nieves, Rasos de Abodi, Portillo de Laza

 

Nola iritsi: Iruñetik atera eta NA-135 errepidetik abiatuko gara NA-140ra iritsi arte. Aurizberri-Espinal igaro eta ondoren Larrañe-Larrau errepidea hartuko dugu Abodiko estaziora batere arazo gabe iristeko.

Harremanetarako:Abodi eski-estazioko webgunea.  Telefonoa: 948 394 022- 948 89 03 99

Abodiren elur iragarpena kontsultatu, eitb.eus-en.

Abodi webkamerari esker, unean-uneko eguraldia ezagutu.

Zure eskiko argazkiak bidali!