cerrar buscador

Astungo eski-estazioa

Aragoiko Pirinioak

  • Astun. Argazkia: Atudem

    Astun. Argazkia: Atudem

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Garaiera:

  • 1.658 - 2.300 metro

Pistak:

 

  • 50 pista (5 berde, 14 urdin, 22 gorri eta 9 beltz)
  • Snowboard, fondoko eskia eta baita nordikoa ere
  • 10 teleski y 5 teleaulki

 

 

 

Zerbitzuak:

  • Eski eskolak
  • Kafetegiak
  • Informazio bulegoa
  • Dendak
  • Materiala alokatzeko tokiak
  • Jatetxeaketa ostatuak
  • Teleskiak eta teleaulkiak
  • Eta abar

ITURRIA: www.infonieve.es

Astungo estazioa, Jakatik oso hurbil dago. Oso toki estrategikoa da, Formigal, Astun eta Candanchu batuko balira, penintsula osoko eskiatzeko toki handiena litzateke.

Aragoi eta Frantzia arteko mugan dago Astungo estazioa, Bilbotik 301 km-ra eta 215 km Donostiatik joanez gero. Iraupeneko eskia, snowboard eta baita eski alpinoa ere praktikatzen dira, besteak beste.

Astunek iraupeneko eskia egiteko 50 pista ditu , horietatik de 5 pista berdeak dira, 14 urdinak, 22 berdeak eta 9 beltzak dira. Denen artean eskiatzeko 42 km inguru dituzte. Denboraldi berri honetan, teleaulki berri bat izango du. Elur-mailarik handiena 2.300ko da, eta txikiena 1.658 metrotakoa. 100 kanoi baino gehiago ere badira bertan. Astunek 1.658-tik 2.300 metrora bitarteko altitudea du, eta garaiera 642 metrokoa da. Gehien atsegin duzuna iraupeneko eskia bada, 4 km-ko ibilbideaz gainera, badira beste 9 ibilbide ere, azken hauek guztira 13 km eskainiz. Astungo estazioak urtero berrikuntzak eskaintzen ditu bere zerbitzuetan eta horien artean, erabiltzaileak forfaita online kargatzeko aukera du. Zenbat eskiatu duzun ere kontsultatu dezakezu, gainera ostatua topatzeko aukera zabala eskaintzen du.

Nola iritsi: Donostiatik A-15a hartuta Iruñera arte joko dugu, ondoren A-21etatik jarraitzeko. Hortik, A-21-etik joko dugu Huescarako bidea hartzeko gero. N-240-tik egingo dugu desbideraketa. Aurrerago, N-330- E-7 hartuta Canfranc-erako bidea hartuko dugu Astunera iritsi ahal izateko.

Harremanetarako: astun.com webgunea. Telefonoa: 974373088

Astunen elur iragarpena kontsultatu eitb.eus-en.

Astungo webkamerari esker, unean-uneko eguraldia ezagutu.

¡Zure eskiko argazkiak bidali!