cerrar buscador

Gouretteko eski-estazioa

Pirinio Garaiak

  • Gourette. Argazkia: yourtour.com

    Gourette. Argazkia: yourtour.com

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Garaiera:

  • 1.400-2.450 metro

Pistak:

 

  • 28 pista (4 berde, 9 urdin, 14 gorri eta beltz bat, zailtasun eta arrisku mailaren arabera sailkatuta, mailarik txikienetik hasita). Gainera, snowpark-a du
  • 7 teleaulki, 3 teleski, 3 zinta eta telekabina bat

 

Zerbitzuak:

 

  • Pistetan, bi jatetxe
  • Elurretan ibiltzeko motorrak
  • Elur-erraketez egindako ibilbideak
  • Haurtzaindegia
  • Eskia ikasteko 2 eskola
  • Aparkaleku estalia
  • Farmazia
  • Diskoteka
  • Kasinoa
  • Zinema aretoa

ITURRIA: www.infonieve.es

2010-2011 denboraldiari begira, inbertsio handia egin zuen estazio honek. Horri esker, telekabina berri bat du eta estazio osoa oinezkoentzat jarri dute.

Gourette eski-estazioa Frantziako Pirinio Atlantikoetako departamenduan dago, eta oso ona da eski alpinoa eta iraupen-eskia egiteko.

Pirinioetako estaziorik zaharrena da Gourette; izan ere, 1907an ireki zuten. Oso gertu, 8 kilometrora, Eaux-Bonneseko termak daude, eta hori da, hain zuzen ere, estazioko xarmarik handieneritako bat. 2010-2011 denboraldiari begira, Gourette estazioak zenbait berritasun prestatu ditu erabiltzaileentzat: besteak beste, telekabina berria, estazio osoa oinezkoentzat jarri dutela, hasiberrientzako gunearen handitzea eta jatetxe berri bat.

Sarbidea: Gourettera joateko, Irunetik egitekotan, A-64 autobidea hartu beharko dugu, eta, gero, 9. irteera hartuko dugu (Artixen). Espainiatik, Huesca probintziatik heldu ahal izango gara, Sabiñánigo, Biescas eta Sallent de Gállegotik, eta Portalet mendatetik eta Larunsetik igarota.

Kontaktua: gourette.com webgunea. Telefonoa: 33(0) 5 59 05 12 17.

Kontsultatu Gouretteko elur iragarpena eitb.eus-en.

Bisitatu Gouretteko webkamera, unean-unean.

Bidali eskiko argazkiak!