cerrar buscador

Miarritzeko hondartza

Lapurdi

  • Argazkia: Mikel Otxoa

    Argazkia: Mikel Otxoa

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Zerbitzuak


  • Edozein motatako zerbitzuak
  • Komunak
  • Dutxak
  • Uretako kirolak egiteko aukera haundia
  • Jatetxeak eta hotelak hurbil


Miarritzeko Hondartza Handia Euskal Herri osoko aristokratikoena da eta Miarritzen topa ditzakegun bost hondartzen artean, jende gehien biltzen duena.

Miarritzek hainbat hondartza ditu, hasi Euskaldunen Kostaldea deritzon hondartzatik, eta portu zaharreko hondartza eta Hondartza handia pasata, hirigunetik urrunen geratzen direneraino: Miramar hondartza, hain zuzen ere. Guztira 6 kilometro hondar ditu.

Surfaren sorlekua, Miarritzeko hondartza handiak urtean zehar hainbat txapelketa biltzen ditu. Hori dela eta, ohikoa da Europako eta munduko txoko ezberdinetatik etorritako surflari eta turistekin topo egitea. Europako surfaren hiriburutzat jotzen da Miarritz. Roxy Jam Biarritze, Longboard saileko munduko nesken txapelketaren agertoki nagusia da, eta urte guztian zehar, bertako hamaika surf eskoletan sarbide eta perfekzionismo ikastaroak eskaintzen ditu.

Miarritzeko Hondartza Handiaren zati batek Kasino izena du, bertan kokatzen baita Bellenue Kasinoa. Kai-muturrean izozkiak, krepak.... saltzen dituzten postuz josia dago, eta oso zonalde jendetsua da. Hondartzaren zati honek kilometro pasatxo neurtzen du, eta urre-koloreko hondar finez dago osatua.

Hondartzaren beste zatia Le Palais bezala da ezaguna, eta, bertan, Napoleon III.a eta Eugenia de Montijo andrearen bizitoki izandako jauregia topa dezakegu.

Surfaz gain, Hondartza Handiak bestelako kirolak egiteko aukera eskaintzen du, besteak beste, Kayakean ibili edo arrantza egiteko parada. Baina garrantzitsua da olatuak kontua izatea, inguru horietan nahiko gogorrak izaten baitira.

Inguruan ez dira tabernak, jatetxeak, ostatuak eta jendeak atsegin dituen bestelako tokiak falta: Ama Birginaren Harkaitza, portu zaharra, Itsasoko Museoa, arrantzaleen portua, Basta Haitza, Celemenceau Enparantza, gaztelu eta jauregiak...

Hegoaldetik Miarritzera joateko A-8a hartu behar da mugaraino, eta A-63a jarraitu Izarbeleko Teknologi Parkeraino.

Kontsulta itzazu eguraldiaren iragarpena eta webkamerak eitb.eus-en.