cerrar buscador

Ondarreta hondartza (Donostia)

Gipuzkoa

  • Ondarreta hondartza, Donostian. Argazkia: Imanol Fernández

    Ondarreta hondartza, Donostian. Argazkia: Imanol Fernández

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Zerbitzuak

 

  • Kabinak: arropa gordetzeko tokia, aldagelak,dutxak, komunak, dutxarako eskuzapi alokairua eta botikina (10:00-20:00ekainean eta irailean/ 09:30-20:30 uztailean eta abuztuan)
  • Sorosleak, botikina eta anbulantzia
  • Karpa, toldo, eguzkitako, aulki eta "velomar"-en alokairua
  • Igeriketa eta windsurf eskola
  • Ezinduentzako zerbitzu bereziak
  • Ontzientzako sarrera eta atrakaleku balizatua
  • Gabarroia
  • Bizikletak uzteko aparkalekuak
  • Gidatutako ibilbideak kayaken

 

Gipuzkoako hiriburuan dauden hiru hondartzetatik txikiena da, baina Igeldo menditik gertuen dagoena ere bai, eta ibilbide politak egin daitezke bertatik hasita.

Donostian, Gipuzkoako hiriburuan, dago Ondarreta hondartza. Hirigunean dago eta 600 metroko luzera du. Oinez joan zaitezke bertatik Donostiako erdiguneraino.

Kontxako badiaren ezker ertzean, 60.000 m2 hartzen ditu Ondarretako harea finak. Bainurako oso egokia da hondartza, olatu gutxi izaten baita bertan urte osoan.

Aparkatzeko guneak daude inguruan eta Dbus konpainiako autobusak ere hondartzaraino iristen dira. Horregatik, jende dezente egon ohi da udako egun eguzkitsuetan.

Eduardo Chillida artistaren Haizearen Orrazia eskulturan amaitzen da hondartzaren mendebaldeko ertzetik abiatzen den ibilbidea.

Hondartzatik gertu jatetxeak, kafetegiak, La Perla talasoterapia zentroa eta hainbat ostatu daude.

Kontsulta itzazu eguraldiaren iragarpena, eitb.eus-en.