cerrar buscador

16:05

eguraldia

Iragarpena

Abisu horia ezarri dute gauerdira arte, euriagatik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Euri zaparrada mardulak espero dira arratsalderako eta litekeena da ordubetean 15 litro metro koadroko pilatzea.

  • Artxiboko irudia: EiTB

    Artxiboko irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du astelehen gauerdira arte euriagatik. Euri zaparrada mardulak espero dira igande arratsalderako eta litekeena da ordubetean 15 litro metro koadroko pilatzea.

Abisu horia indarrean egongo da arratsaldeko hiruretatik gauerdira arte.

Gainera, litekeena da han-hemenka txingorra egitea. Gainera, ipar-mendebaldeko haizeak gogor joko du.

Bestalde, Iparraldean ere abisu horia ezarri dute euriagatik.

Iruzkinak