cerrar buscador

11:26

eguraldia

Eguraldia

Abisu horia, haizeteengatik

Iragarpenen arabera, orduko 100 kilometroko haize ufadak izango dira, batez ere, mendialdean. Goiz partean ibiliko da indartsu haizea.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak abisu horia ezarri du biharko, haizeteengatik. Iragarpenen arabera, orduko 100 kilometroko haize ufadak izango dira Euskal Herrian, batez ere, mendialdean.

Batez ere, goiz partean ibiliko da indartsu haizea, eta haizeguneetan bolada oso gogorrak izango dira. Arratsaldean indarra galduko du.

Zeruan erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak gailenduko dira; egunaren bigarren partean egongo da zerua hodeitsuago eta zaparrada batzuk botako ditu.

Tenperatura maximoetan aldaketarik ez da izango, edo gradu pare bat igoko dira; minimoak berriz, nabarmen igoko dira, hegoaldeko haizea zakar ibiliko baita goizaldean.

Iruzkinak