cerrar buscador

18:24

eguraldia

Aurreikuspena

Udaberri bete-betean murgilduko gara datozen egunotan

Agentziak | Erredakzioa

Eguraldiak hobera egingo du, eta asteartetik aurrera tenperaturak 20ºC-tik gorakoak izatera helduko dira.

  • Lekeitio. Argazkia: Jose Luis Cazallas

    Lekeitio. Argazkia: Jose Luis Cazallas

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Badirudi euria hainbat egunez izan ostean, azkenean, eguzkia geratzeko etorri dela, behintzat zenbait egunetarako. Izan ere, aste honetan eguraldi eguzkitsua izango da nagusi, eta asteartetik aurrera 20º-tik gorako tenperaturak izatera helduko gara, EiTBko meteorologia departamentuaren arabera.

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren arabera, astelehen arratsaldean atertzera egingo du. Arratsaldean giro argia nagusituko da. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du goizean, baina arratsaldean ekialdera egingo du. Tenperatura maximoak zertxobait jaitsiko dira.

Asteartean udaberrian sartuko gara bete-betean, eguzkia distiratsu egongo baita. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da hasieran, eta arratsaldean ipar-ekialdera egingo du. Tenperatura nabarmen igoko da, baliteke 25 ºC-ra iristea. Hurrengo egunetarako joera ere antzekoa izango da.

Asteazkenean ere udaberriko giro eguzkitsua izango dugu. Egunaren lehenengo partean zerua oskarbi egongo da; arratsaldean, ordea, bero-hodeiak garatuko dira, batez ere ekialdeko mendi inguruetan, eta baliteke han ekaitzen bat lehertzea. Hegoaldeko haizea aurreko egunetan baino biziago ibiliko da, eta bolada gogor batzuk espero dira haizeguneetan. Hego-haize harro honen laguntzaz, tenperatura maximoek gora egingo dute berriro, batez ere kostaldean, non 25 ºC-ak gaindi daitezkeen.

Abisu horia astelehen arratsaldean eta asteartean kostaldean, olatuengatik

Segurtasun sailak abisu horia ezarri du astelehen arratsaldean eta asteartean kostaldean, hiru metro arteko olatuak sor daitezkeelako.

Abisu horia gaur astelehen arratsaldeko 19:00ak arte egongo da indarrean, 2,5 olatuak espero baitira. Bihar, asteartea, alerta 18:00etatik 20:00etara ezarriko dute, hiru metro arteko olatuak espero baitira. Itsasgora 18:29an izango da.

Iruzkinak