cerrar buscador

Iktusa 2017ko maratoian | EITB Maratoia

EiTB MARATOIA

08:00

Iktusa

EiTB Maratoia

Iktusa izango du ardatz gaur aurkeztuko den EiTBren maratoi solidarioak

Erredakzioa

EiTB Taldeko komunikabide guztiek ahalegin berezia egingo dute abenduan, herritarren elkartasuna sustatzeko. EiTB Maratoiak iktusa izango du hizpide aurten, eta hori ikertzeko batuko du dirua.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

2017ko abenduan, eta hamazortzigarren urtez jarraian, EiTBk maratoi solidarioa egingo du, eta "In>ictus: Iker dezagun iktusa", iktusaren ikerketaren aldekoa izango da aurten. Gaur aurkeztuko dute EiTB Maratoia, eta abenduaren 14an izango da egun berezia, herritarrek dohaintza solidarioak egiteko eguna, hain zuzen.

Dohaintza horiek guztiak iktusa ikertzeko erabiliko dira. Aurten ere, hainbat modutara egin ahalko dira ekarpenak: telefonoz, 902 54 25 25 zenbakian; sarean, eitb.eus webgunean, ordenagailua, tableta edo mugikorra erabiliz; eta Kutxabanken bidez, 2095 0611 00 9109513824 kontu korrontean.

Ondorengo egunotan, EiTB Taldeko komunikabide guztiek ahalegin berezia egingo dute, elkartasuna sustatu eta iktusaren inguruko ikerketak bultzatzeko.

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.