cerrar buscador

EITB Maratoia 2023, abenduaren 14an; minbiziaren ikerketarako diru-bilketa – EITB

EiTB MARATOIA

10:42

EiTB MARATOIA

EiTB Maratoia

Gaixotasun neurodegeneratiboen alde, EiTBko elkartasun maratoia

EITB

Segundo oro bizitza da/Cada segundo es vida lelopean, abenduaren 15era arte EiTBk baliabide guztiak jarriko ditu gizartea gaixotasun neurodegeneratiboen inguruan sentsibilizatu eta dirua biltzeko.

1:34
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gaixotasun neurodegeneratiboen alde izango da Euskal Irrati Telebistaren hamazazpigarren EiTB Maratoia. Leloa, berriz, Segundo oro bizitza da/Cada segundo es vida izango du. Abenduaren 15era bitartean, EiTB Taldeko komunikabideek (Euskal Telebista, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea, EiTB Musika eta eitb.eus) informazio eta sentsibilizazio kanpaina egingo dute, gaixotasun neurodegeneratiboen gaineko informazioa eman eta ikerkuntzara bideratuko den dirua biltzeko.

Maratoiaren aurkezpena EiTBk Bilbon duen egoitzan izan da, eta honako hauek hartu dute parte: Maite Iturbe, EiTBren zuzendari nagusia; Maria Aguirre, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendaria; Felix Marti Masso, Donostia Ospitaleko Neurologia eta Neurofisiologia Zerbitzuko burua; Nerea Lupardo, Euskaltel enpresako Harreman Instituzionaletarako zuzendaria, eta hainbat elkartetako kideak eta gaixoak.

Hurrengo egunetan, EiTBko irrati eta telebistetako albistegiek eta hainbat saiok erreportajeak eskainiko dituzte gaixoen, senitartekoen, medikuen eta profesionalen lekukoak bilduz.

Abenduaren 9an irekiko da diru-laguntzak emateko bideratuko den telefonoa: 902 54 25 25. Halaber, dirua gaurtik aurrera eman daiteke eitb.eus bidez.

Abenduaren 15a izango da elkartasun-kanpainaren egun handia. Egun guztian, ehun pertsona famatu baino gehiago diru-laguntzak egin nahi dituzten herritarren deiei erantzuten arituko dira. Horien artean, Euskalteleko 20 kide egongo dira telefonoak hartzen. Euskaltelek euren enpresako Borondatezko Lan Korporatiboaren programaren baitan kokatzen du iaz abian jarri zuen esperientzia hau. Aurten, gainera, boluntario kopuruak nabarmen egin du gora. Egun osoan zehar, EiTBko komunikabideek bat egingo dute deiak jasoko dituen gunearekin.

Giza erlojua, lau hiriburutan

Elkartasun kanpaina dela eta, hilaren 15ean ekitaldi handi bat egingo du EiTBk Bilboko Plaza Barrian (09:00), Iruñeko Gaztelu Plazan (14:30), Gasteizko Plazan Berrian (17:30) eta Donostiako Konstituzio Plazan (20:30). Giza erloju bat osatu nahi dute plaza bakoitzean. Hartara, jendea toki horietara joateko eskatu nahi dugu, bertan parte hartzeko. EiTB Maratoiaren alde, ekitaldi deigarria egin nahi da denborak gaixotasun degeneratiboetan duen garrantzia nabarmenduta. Hain zuzen ere, denbora oso inportantea da gaitz horietan guztietan; izan ere, denborak markatzen du horien geroa.

Bestalde, Bilboko Orkestra Sinfonikoak laguntza eskainiko dio EiTB Maratoiari, beste behin. Egun horretan, Anton Brucknerri eskainitako kontzertuko sarrera batzuk gaixotasun neurodegeneratiboak dituzten kaltetuei eta horien senideei eskainiko dizkie.

Gaixotasun neurodegeneratiboek nerbio-sistemari eragiten diote

Gaixotasun neurodegeneratiboak nerbio-sistemari eragiten dioten horiek dira, eta neuronen funtzio-galeraren eta heriotzaren ondorioz gertatzen dira. Besteak beste, narriadura kognitiboa, memoriaren galera, portaeraren aldaketak eta mugimenduaren nahasmenduak dira gaixotasun hauen sintoma nagusiak.

Oso ohikoak dira 65 urtetik gorako pertsonen artean, eta 80 urtetik gorako herritarren erdiei baino gehiagori eragiten die.

Euskadin hazi egin da bizi-itxaropena, eta zahartzearekin lotutako gaixotasunak izateko arriskua duten pertsonen kopurua ere gora egiten ari da.

2020an, Euskadin, 65 urtetik gorakoak 500.000 baino gehiago izango dira, eta gaixotasun neurodegeneratiboen kasuak asko ugarituko dira. Gaixotasun neurodegeneratiboak, baina, medikuek atzeman baino askoz lehenago hasten dira.

Hartara, 2016ko Maratoiak ahalegin guztiak egingo ditu honako gaixotasunak dituzten pertsonen errealitatearen berri emateko: Alzheimer gaitza, Parkinson Lewyren gorputzen dementzia, dementzia frontotenporala, paralisi supranuklear progresiboa, ibileraren nahasmendu senila, alboko esklerosi amiotrofikoa, Huntington gaitza eta esklerosi anizkoitza (zentzu zehatzean ez da gaixotasun neurodegeneratiboa, baina baditu komunean osagai batzuk).

Gaixoen bizi-kalitatea hobetzea, sintomen okertzea atzeratzea eta gaixoen familiei laguntza ematea dira lan terapeutiko eta soziosanitarioaren helburuak.

Osakidetza 128 ikerketa-proiektutan dabil lanean

Osakidetzan gaixotasun neurodegeneratiboen inguruan egiten den ikerketa-lanak 128 proiektu aktibo ditu gaur egun, eta hainbat deialditan lortutako 2 milioi euroko finantziazioa dute urtean. Datuok argi erakusten dute gaixotasun neurodegeneratiboak direla ikerketa-lerrorik garrantzitsuenetako bat Osakidetzan.

Datu on horien atzean bi arrazoi ditugu: batetik, gaixotasun horien gaineko ezagutza sakona, eta, bestetik, Osasun Sailak ikerketa eta berrikuntzaren alde egindako apustu estrategikoa, gure osasunaren inguruko emaitzak hobetzeko eta Euskadiko garapen ekonomikoa sustatzeko (Osasun Ikerketa eta Berrikuntzaren Estrategia 2020).

Osakidetzaren erakunde guztietan gaitz hauek ikertzen dituzten talde profesionalak dauden arren, Biodonostia Osasun Ikerketarako Institutua (OSI Donostialdea) nabarmendu behar da horien artean, bertan egiten baitira proiektuen ia erdiak.

Horiei esker dakigunez, gaixotasun hauek zenbait proteina zehatzen alterazioagatik sortzen dira, normala ez den modu batean eratu eta, segur aski, neuronentzat toxikoak gertatzen direlako. Gaixotasun horiek agerpen klinikoa izan baino urte asko lehenago hasten dira.

Ikerketa proiektu onenentzat bideratuko da dirua

Beste behin, ikerketarako izango da kanpaina honetan biltzen den diru guztia. Gaixotasun arraroen eremuan, ikerketa ezinbesteko tresna da aurrerapausoak eman ahal izateko.

Bestalde, urtero legez, BIOEFek (Berrikuntza + Ikerkuntza + Osasuna Eusko Fundazioa) kudeatuko ditu EiTB Maratoian biltzen den dirua. Fundazioak deialdi publikoa egingo du, ikergaiari buruzko ikerketa-proiektu onenak hautatzeko eta etorkizunera begira aukera gehien ematen dituzten ikerketa-ildoak sendotzeko. Zazpigarren aldiz jarraian, I+G+B proiektuak ebaluatzeko agentzia ofizial batek aztertuko ditu proiektuak, Estatuko Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren mendekoa den Ebaluazio eta Prospektiba Agentzia Nazionalak (ANEP), hain zuzen ere. Azterketa horren arabera, proiektuei puntuak emango dizkiete eta sailkapena egingo dute.

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.