Itxi

LAN POLTSA

Lan- Poltsa

Lan- poltsa: Hizkuntza kalitatearen kontrolerako teknikaria

ERREDAKZIOA

EiTB Taldea

ETBk hautaketa-prozesu bat ireki du hizkuntza-kalitatearen kontrolerako teknikarien lan-poltsa bat osatzeko. Hautagaitzak aukezteko epea ekainaren 4a da.

 

ETBk hautaketa-prozesu bat ireki du hizkuntza-kalitatearen kontrolerako teknikarien lan-poltsa  bat osatzeko asmoz, Euskara Zerbitzuaren kontratazio-beharrizanei zuzenduta. Hizkuntza-kalitatearen kontrolerako teknikarien eginkizunak albistegiei, kirol-saioei, barne-produkzioko programei eta publizitateari lotuta daude, eta ETBren Bilboko egoitzan zein Donostiakoan bete daitezke.

Hauek dira eginkizunon ardatz nagusiak:

- Hizkuntza-zalantzak argitzea.

- Hitzen erabileraz aholkuak eta jarraibideak ematea.

- Testuak orrazten eta egokitzen laguntzea.

- Lokuzioari buruzko aholkuak eta jarraibideak ematea.

Lanposturako, baldintza hau bete behar da:

- Euskal Filologian edo parekoan lizentziatura / gradua izatea, edo goi-mailako titulua eta euskararen irakaskuntzan, itzulpengintzan edo ikerkuntzan bost urteko esperientzia izatea.

Lan-poltsa osatzeko, ikasketak eta esperientzia baloratuko dira.

Hautagaitza aurkeztu nahi dutenek 'hautaketa@eitb.eus' helbidera bidali behar dute kurrikulua, gaiaren eremuan “Euskara teknikaria hautatzeko prozesua” jarrita. Mezuaren edukian, izen-abizenak, NANa eta kontaktatzeko telefonoa adierazi behar dira. Hautagaitzak 2017ko ekainaren 4ra arte aurkeztu ahal izango dira, egun hori barne.

Ondoren, posta elektronikoz jakinaraziko zaie hautagaiei poltsan sartuta dauden ala ez eta, egotekotan, zein postutan dauden behin-behinean. Euskara Zerbitzuak kontratazio-beharrizana duenean, aintzat hartuko da lan-poltsako behin-behineko ordena, baina azterproba praktiko bat antolatzeko aukerari uko egin gabe. Ordainsaria eta gainerako lan-baldintzak banakako elkarrizketetan jakinaraziko dira kontratazio-beharrizana sortzen denean.