Itxi

EITB TALDEA

LEP 2010 eta 2011ko postuak

ETBko lan-poltsan sartzeko merituak aurkezteko epea hasi da

S.G.

Euskal Telebistak 2010eko eta 2011ko Lanpostu Eskaintza Publikoetako probak egin zituzten hautagaiek esperientzia merituak aurkezteko epea zabaldu du. 2013ko urriaren 4tik azaroaren 16ra izango da.

  • EiTB

    EiTB

Euskal Telebistak ondorengo lanpostuetarako merituak aurkezteko epea zabaldu du: Bigarren Mailako Administraria, Administrari Laguntzailea, Dokumentazio Laguntzailea, Audio Laguntzailea, Sare Laguntzailea*, Biltegi Laguntzailea, Errealizazio Laguntzailea, Erredakzio Laguntzailea, Laguntzaile Teknikoa, Diseinugile Grafikoa, Emisio Arduraduna, Proiektu Ingeniaria, Produkzio Ingeniaria, Argi Teknikaria, Bigarren Mailako Operadorea, Produktorea, Errealizadorea, C Erredaktorea (Albistegiak), Erregidorea, Audio Teknikaria eta Mantenimendu Orokorreko Teknikaria. 2013ko urriaren 4tik azaroaren 16ra egin ahalko da.

Atxikitako dokumentuan, deialdi honetarako hautagaien zerrenda dago. Bakoitzaren NAN zenbakia erakusten da. Horrela, postu bakoitzerako duten esperientzia arrazoitu ahal izango dute. 2010eko eta 2011ko Lanpostu Eskaintza Publikoetan aipatutako postuetarako kanporaketa proba guztiak egin dituzten hautagaiak agertzen dira zerrendan. Bertako guztiek lehentasuna izango dute EUSKAL TELEBISTAko aldizkako kontratazioen lan-poltsan. Dena den, horien gainetik egongo dira hautaketa probak gainditu dituzten beste hautagaiak.

Esperientziak gehienez 20 puntuko balioa izango du. Sare Laguntzailea*, Bigarren Mailako Operadorea eta C Erredaktorea (Albistegiak) postuetarako hautagaiek 0.2 puntu lortuko dituzte 2011ko maiatzaren 28ra arte lan egin duten hilabete bakoitzeko.  Beste postuetako hautagaiei 2010eko maiatzaren 29ra arte lanean emandako hilabeteak hartuko dizkiete kontuan. Esperientzia hori kontuan hartzeko, hautagaiek behar bezala ziurtatu beharko dute EiTB Taldearen barruan zein kanpoan lan horretan emandako denbora.

Merituak kontuan hartzeko, lan kategoria, eginkizunak eta iraupena egiaztatzen dituzten dokumentuak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Horretarako, kontratuen edo enpresako agirien fotokopiak erakutsi beharko dituzte. Halaber, komeni da langile-bizitza jasotzen duen Gizarte Segurantzaren agiriaren fotokopia bat ere aurkeztea. Ez da onartuko informazio hori jasotzen ez duen dokumenturik.

Merituak zein lanposturako hartu behar diren kontuan zehaztu beharko dute hautagaiek horiek aurkezten dituztenean. Horretarako, bi bide daude: posta elektroniko (eitbbt@human.es) edo ohiko posta (HUMAN, Lersundi 18 -1ª, 48009 BILBO) bidez bidali.