Itxi

EITB TALDEA

Lan-poltsa

Erredakzio-laguntzaileen lan-poltsan sartzeko hizkuntza-proba

ERREDAKZIOA

EITB Taldea

EITBk jakinarazi nahi du EUSKAL TELEBISTA SAn erredakzio-laguntzaile lanposturako lan-poltsan sartzeko hizkuntza-proba abenduaren 17an egingo dela.

Euskal Irrati Telebistak jakinarazi nahi du EUSKAL TELEBISTA SAn erredakzio-laguntzaile lanposturako aldi baterako lan-poltsaren hizkuntza-proba (euskara eta gaztelania) egingo dela abenduaren 17an, larunbata, 09:00etan, EiTBk Bilbon (Bizkaia) dituen instalazioetan, Basurtuko Kaputxinoen kaleko 2. zenbakian. Hautagaiek 08:45ean egon beharko dute egoitzako sarrera nagusiaren barruan, segurtasun-kontrolaren alboan, dagokien identifikazio-txartela jasotzeko. Garaiz iritsi behar da, eta betekizun hori betetzen ez duenari proban sartzeko eta parte hartzeko aukera ukatu ahal izango zaio.

Ezinbesteko baldintza izango da identifikazio agiri ofizial baten bitartez identifikatzea (NANa, gidatzeko baimena edo pasaportea).

Hautagaiek erantsitako dokumentua irakurri behar dute. Proba egiteko onartutako hautagaien zerrenda dago bertan, euren parte-hartzea horretarako ezarritako epean bidali zutela baieztatu ondoren egindakoa.

Hauxe izango da hizkuntza-proban (euskara eta gaztelania) egin beharrekoa:

- Izangaiak bi testu idatzi beharko ditu, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz. Testu horiek probaren antolatzaileek proposatutako hiru gaietako bati buruzkoa izango dira.

- Ahozko elkarrizketa, bai euskaraz, bai gaztelaniaz.

Proban Europako Erreferentzia Markoko C-1 maila eskatuko da.