Itxi

EITB TALDEA

Bereizmen handia

LTDa HD bertsioan eskaintzeari ekin dio ETBk

EITB.EUS

Bereizmen handiko telebista dutenek ETBko HD kanalak sintonizatu ahal dituzte jada. Otsailean hasiko dira saioak bereizmen handian eskaintzen.

Euskal Telebistak Lurreko Telebista Digitalean (LTD) ETB1-HD eta ETB2-HD kanalak eskaintzeari ekin dio 2016ko abenduaren 21ean.

Dena dela, otsail amaierara arte itxaron beharko da kanalotan saioak bereizmen handian ikusteko.

Hala, LTDa bereizmen handian ikusteko gailua dutenek edota erostekotan direnek kanal berri hauek sintonizatu ahalko dituzte.

Behin sintonizatuta, ETB1-HD eta ETB2-HD izango dituzte ikus-entzuleek eskura dauden kateen artean. Hartara, ETB bere emisioak bereizmen handian eskaintzen hasten denean, bi hilabete barru, ez dute ezertxo ere egin beharko Euskal Telebista HD bertsioan ikusteko.