Itxi

EITB TALDEA

Giza Baliabideen zuzendari korporatiboa

Euskal Irrati Telebista (EiTB) erakunde publikoak Bilbon duen bere egoitza nagusirako Giza Baliabideen zuzendari korporatiboa behar du.

Zuzendari kudeatzailearen mende, eta Zuzendaritza Batzordeko kide izanik, ardura hauek izango ditu: EiTB Taldeko giza baliabideak kudeatu, planifikatu, antolatu eta kontrolatzea; Plan Estrategikoa definitu eta gauzatzea; eta bere eskumeneko eremuan, kudeaketa aurreratuko politikak sustatu eta ezartzea.

Bere eginkizunen artean izango ditu lan-harremanen kudeaketa proaktiboa; negoziazio kolektiboa; langileak administratu eta planifikatzea; laneko prebentzioa eta segurtasuna; pertsonen eta antolakuntza ereduen kudeaketa definitu eta ezartzea; lidergoa eta talentua kudeatzea; enpresa publikoa den aldetik aplikagarri den araudiari jarraituz langileak hautatu eta kontratatzea; heziketa; karrerako planak; eta abar. Horretan guztian, helburu izango du giza baliabideen arloan bikaintasuneko kudeaketa garatzea, negozioaren estrategian eta antolakuntza garapenean parte hartuz eta lagunduz.

Lanpostuaren profila: goi mailako unibertsitate titulua duen pertsona bat behar dugu, tamaina nabarmeneko konpainietan eginkizun berean esperientzia frogatua duena. Euskaraz ondo jakin behar du. Aintzat hartuko dugu heziketa akademiko osagarria, hala nola giza baliabideen arloko masterra, graduondoko titulua edota ikastaro espezializatuak. Aintzat hartuko da, gainera, esperientzia izatea kultura korporatiboa integratzeko, eraldatzeko eta aldaketa kudeatzeko prozesuetan, eta beste hizkuntza batzuk jakitea.

Honakoa eskaintzen dugu: Euskadiko komunikazio enpresa nagusian berehala lanean hastea, eta lanpostuaren mailari eta ardurari dagozkien diru irabaziak.

Bidali curriculuma, 4.819 erreferentzia jarrita, webgune honetara: www.campo-ochandiano.com.

Datu Pertsonalak Babesteko Legeari (15/1999 Legea, 1999ko abenduaren 13koa) jarraituz tratatuko dugu jasotzen dugun informazioa.