Itxi

EITB TALDEA

Administrazio Kontseilua

Xabier Aurrekoetxea Basañez ETB1eko Programen zuzendariorde berria

ERREDAKZKIOA

EiTB Taldea

Administrazio Kontseilu berriak Xabier Aurrekoetxea Basañezen izendapena onartu du ETB1eko zuzendariorde kargurako martxoaren 27an egin duen lehen bileran.

Hain zuzen ere, astearte honetan bi Administrazio Kontseilu deialdi egin dira eta bakoitzak bere gai ordena izan du.

16:30ean izandako lehen bileran kontseilari kargua uzten zutenek parte hartu dute, eta gai ordenaren puntu bakarra otsaileko Administrazio Kontseiluaren akta onartzea izan da.

Ordubete geroago, 17:30ean, bildu da martxoaren 16an, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran gehiengo kalifikatuz izendatutako Administrazio Kontseilua. Gai ordena jarraituta, EiTBren gobernu organu bezala osatzeaz gainera, ETBren organigramaren aldaketa onartu dute, Xabier Aurrekoetxea Basañez ETB1eko programa zuzendariorde izendatuz. Izendapenaren xedea entretenimenduaren arloa indartzea da.

Administrazio Kontseilua 19 kidek eta EiTBren Zuzendari Nagusiak osatzen dute. Gizon eta emakumeen parekotasun irizpidea betetzen du eta Administrazio Kontseiluaren Estatutuak ezarritakoa jarraiki hilero biltzen da. Hortaz, hileko azken asteartean honako kontseilariak bilduko dira EiTBn: Iñigo Iturrate Ibarra,  Iker Merodio Urbaneja, Manuel Allende Arias,  Arantza Rica Alvarez.  Garbiñe Mendizabal Mendizabal,  Andoni Etxebeste Iraeta,   Beatriz Narbaiza Amillategi,  Jose Antonio Campos Granados,   Fermin Munarriz Olloki,  Andeka Larrea Larrondo,   Vanesa Rodriguez Fontaneda,   Rafaela Romero Pozo,  Concha Aretxaga Iturregui,   Inés Nerea Llanos Gomez, Sofia Arbeo Allende, Rosa Miren Pagola Petrirena, Adolfo Arejita Oñarte-Etxebarria, J. Koldo Nabaskues Simon eta Diego Gonzalez Moyano.

Administrazio Kotseiluaren presidentzia txandakatu egiten da. Orobat, presidentearen ardura da, orobat, telebista, irrati eta interneteko erabiltzaileen Defentsoria ere. XI. Legealdiko lehen kontseiluak Koldo Nabaskues  kontseilaria izan du buru, Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolaketaren izenean.