Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Marka erdietsi du eitb.eus-ek 2017an: 112.738 erabiltzaile bakar egunero

EiTB TALDEA

Audientzia

Marka erdietsi du eitb.eus-ek 2017an: 112.738 erabiltzaile bakar egunero

EITB.EUS

2017/04/20

Eguneko 100.000 erabiltzaileen langa igaro du EiTBren webguneak lehen hiruhilekoan, 20 urtean lehen aldiz.

  • Korrikari buruzko edukiak izan dira hiruhileko honetako arrakastatsuenetakoak.

    Korrikari buruzko edukiak izan dira hiruhileko honetako arrakastatsuenetakoak.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

eitb.eus-ek audientzia marka historikoa onduta abiatu du bere 20. urtemuga: 2017ko lehen hiruhileko honetan, egunero 112.738 erabiltzaile bakarrek bisitatu dute EiTBren webgunea, astelehenetik igandera.

OJD Interactiva enpresaren, Espainiar estatuko webguneen audientziak egiaztatzen dituen erakundearen, auditoriak baieztatu du datua.

Duela 5 urte eta, zer esanik ez, 20 urte atzerago pentsaezinak ziren batezbesteko datuak lortu ditu egunero eitb.eus-ek urtarrilean, otsailean eta martxoan. Are gehiago, bost urtean bikoiztu egin du audientzia.

Eguneko batezbestekoa ez ezik, gainerako adierazleak ere inoizko onenak dira: hilabeteko nabigatzaile bakarren (ezberdinak) batezbestekoa 2.388.998koa da, eta ia 4 milioi bisitari izan dira hilabetean (eitb.eus webgunera birritan edo gehiagotan sartutakoak), 3.878.334, hain zuzen ere.

Albisteak, Kirolak, Telebista, Irratia, Gaztea, Hiru3, Nahieran... eta Korrika

Urteko lehen hiru hilabeteetan, harrera onena izan duten edukiak aktualitateari lotutakoak izan dira. Albisteetan, gai lokalak eta nazioartekoak nabarmendu dira. Kiroletan, Euskal Herriko Itzuliari buruzko edukiak izan dira interes handiena sortu dutenak. Telebista eta EiTB Nahieran ataletan, berriz, "El Conquis" ETB2n eta "Herri Txiki, Infernu Handi" ETB1en izan dira edukirik arrakastatsuenak. Irratietan, oro har, audioak eta online bidezko emisioak nabarmendu dira, eta Gaztean, abestien zerrendak, bideoklipak eta Maketa Lehiaketari buruzko edukiak. Azkenik, Hiru3n, marrazki bizidunek eta bazkide berrien izen-emateak erakarri dituzte erabiltzaile gehien.

Korrikaren 20. edizioak ere azpimarratzeko moduko arrakasta izan du eitb.eus-eko erabiltzaileen artean, eta denetik izan du: ibilbideak, mapak, egunez eguneko kronikak, argazkiak eta bideoak.

Erabiltzaile gehienek, hirutik bik, sakelakoa erabilita bisitatzen dute eitb.eus. Erdiak bilatzaileen bidez (Google bidez, gehienbat) heltzen dira webgunera, eta lautik batek sare sozialen bitartez —Facebook eta Twitter, bereziki— partekatutako esteken bidez ailegatzen dira.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena