Itxi

EITB TALDEA

Sinadura

EiTB eta Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartea, lankidetzan

A.E. | EiTB

EiTB aurten Gasteizen izango den Euskal Eskola Publikoaren jaiaren babesle izango da.

Astelehen honetan, maiatzaren 22an, Usoa Urbieta Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteko (EHIGE) presidenteak eta Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusiak lankidetza hitzarmena berritu dute. Hartara, aurten ere Euskal Eskola Publikoaren jaiaren babesle izango da EiTB, eta jaia bultzatuko du iragarkien bidez eta jaiaren berri emanez.

Halaber, Hiru3 gunea ere izango da aurten Gasteizen ekainaren 4an egingo den Euskal Eskola Publikoaren jaian. '3txulo' saioko pertsonaiak eta Kanta eta dantza ikuskizuna izango dira ikusgai, besteak beste.

Jaiaren 26. edizioa Jositajosi lelopean ospatuko da, aniztasunak eskaintzen duen aberastasunetik abiatuta, Euskal Eskola Publikoak elkarbizitzan oinarritutako gizarte kohesionatua eraikitzen duela, eta etorkizuneko belaunaldiak errespetuaren eta tolerantziaren baloreetan hezten dituela transmititu nahi dutelako lelo horren bidez.

Euskal Eskola Publikoa hezkuntza-sistemaren oinarrizko ardatz egituratzailea izan behar dela jai giroan aldarrikatzea da 1994tik EHIGE guraso elkarteak antolatzen duen Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren helburu nagusia.

/p>