Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Juridikoko eta Lan Kontratazioko burua

EiTB TALDEA

Lan-eskaintza

Juridikoko eta Lan Kontratazioko burua

EiTB Taldea

2017/07/17

Euskal Irrati Telebista (EiTB) erakunde publikoak Bilbon duen bere egoitza nagusirako Juridikoko eta Lan Kontratazioko burua behar du

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Euskal Irrati Telebista (EiTB) zuzenbide pribatuko erakunde publikoa ikus-entzunezko komunikazioko talde bat da, bere mendeko sozietateen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko irrati, telebista eta Internet zerbitzu publikoak kudeatzen dituena, eta Bilbon duen bere egoitza nagusirako langile hau behar du:

Giza Baliabideen Zuzendaritza Korporatiboaren menpe lan eginez, eginkizun nagusi hauek izango ditu:

-Lan arloko aholkularitza juridikoa: aplikagarri den legediaren arloko berrikuntzak jakitea; legedia aplikatzea kontrolatzea.

-Kontratazio irizpideak bete daitezen kontrolatzea: lan poltsa; lan kontratazioa.

-Lan harremanetan laguntzea: lan hitzarmenak ondo-ondo jakitea, aktak idaztea.

-Prozesu judizialak planteatzea eta kanpo abokatuekin solastatzea.

-Giza Baliabideetako Zuzendaritzari laguntzea.

 

Lanpostuaren profila: Zuzenbideko lizentzia edo gradua duen gizabanakoa, euskaraz ondo dakiena, eta gutxienez hiru urteko esperientzia duena, antzeko eginkizunak egiten, lan arloan espezializatutako bulego edo ingurune profesionaletan. Aintzat hartuko da graduondoko ikasketak izatea jardun juridikoan eta lan harremanetan.

Eskaintzen dugu: Euskadiko komunikazio enpresa nagusian berehala lanean hastea, eta lanpostuaren mailari eta ardurari dagozkien diru irabaziak.

Bidali curriculuma, 5.035 erreferentzia jarrita, webgune honetara: www.campo-ochandiano.com.

Datu Pertsonalak Babesteko Legeari (15/1999 Legea, 1999ko abenduaren 13koa) jarraituz tratatuko dugu jasotzen dugun informazioa.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena